Empire State eraikina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Empire State Eraikina.

Empire State eraikina (Empire State Building, ingelesez) New York hiriko etxe orratz bat da, Art Déco estilokoa. Bosgarren Hiribideak eta 34. kaleak elkar gurutzatzen duten puntuan kokatuta dago.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

Munduko eraikinik garaiena izan zen 1931. urtetik 1972ra arte. Urte hartan, New Yorken eraikitako World Trade Center konplexuko Dorre Bikiek garaieran gainditu zuten. 2001ean World Trade Center-a suntsitu ondoren, berriro ere New Yorkeko eraikin altuena da Empire State Building. 1930etik 1931ra bitartean eraiki zuten; hau da, Depresio Handiaren garaian. 102 solairu dauzka, eta 381 metroko garaiera (443,5 metrokoa, baldin eta goialdean daukan antena ere kontuan hartzen bada). Depresio Handiaren garaian lan-eskuak izan zuen prezio baxua zela medio, soil-soilik 410 egunean eraikia izan zen, 3.400 langilek aldi berean lanean jardun ondoren. Zimenduetarako zulaketa-lanei 1930eko urtarrilaren 22an ekin zitzaien, eta martxoaren 17an hasi ziren eraikuntza-lanak: aste bakoitzeko 4,5 solairu altxatzen zituzten. 1931ko maiatzaren 1ean inauguratu zuten.

[aldatu] Argazkiak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Aurrekoa
Chrysler Building
Ameriketako Estatu Batuetako eraikinik garaiena
1931 - 1972
Ondorengoa
World Trade Center
Aurrekoa
Chrysler Building
Munduko eraikinik garaiena
1931 - 1972
Ondorengoa
World Trade Center

Koordenatuak: 40°44′54″N 73°59′11″W / 40.7483°N 73.9863°W / 40.7483; -73.9863

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Empire State eraikina

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak