Emyn Beraid

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emyn Beraid, sindarinez "Dorreko Muinoak" esan nahi duena, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko toki bat da. Eskualdearen mendebaldean, Lhûn golkotik gertu zeuden muino batzuk jasotzen duten izena da.

Bere izena, bertan hiru dorre elfotar zeudelako jasotzen du, Eguzkiaren Bigarren Aroan eraikiak izan zirenak. Erdialdeko Lurraldera iritsi ondoren, Elendil Elostirionen bizi izan zen, dorre hauetatik garaiena zena, Gil-Galaden apopilo bezala. Han palantir bat jarri zuen, ordutik eta Eguzkiaren Hirugarren Aro osoan bertan mantendu zena, beti mendebaldera begira, Amanera.

Eraztunaren eramaleek, euren azken zaldizko ibilaldian, Emyn Beraid zeharkatu zuten, Portu Grisetara zihoazela.

Eguzkiaren Laugarren Aroan, Elessar erregeak hobbitei Eskualdetik mendebaldera zegoen zatia ematean (Mendebaldeko Muga deitzera pasa zena), hobbit asko hara joan ziren bizitzera, horien artean Elanor, Sam Gamgee eta Rosita Kotoren alaba, bere seme Belstar Belinfante eta bere senarrarekin. Bizi izan ziren tokia Dorrepea deitzera pasa zen (Emyn Beraideko dorreetatik oso gertu baitzegoen). Ordutik, Elfstanen ondorengoek (Dorreetako Belinfanteak) lurralde honetan bizi izan ziren, antzinako jakituriazko liburu ugari zaintzen, horien artean Mendebaldeko Mugako Liburu Gorria, Tolkienek bildutako istorio guztien oinarria dena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]