Enbaxada Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Petri I.a Errusiakoa Handiaren estatua San Petersburgon, ontzi baten eraikuntzan lanean.

Enbaxada Handia (errusieraz Великое посольство) Petri I.a Errusiakoa Handia tsarrak 1697ko martxoa eta 1698ko iraila artean Mendebaldeko Europako zenbait herrialderi planteatu zien errusiar misio diplomatiko eta edukatibo bat izan zen.

Misioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misio honen xede nagusia Otomandar Inperioaren aurka Errusia eta Europako beste zenbait herrialderen arteko aliantza estutzea zen, Itsaso Beltzaren iparraldeko kostalde lerroagatik bere borrokan. Horretaz arduratu ziren espezialistak errusiar zerbitzuak kontratatu zituen, iturriak eta arma militarrak lortzeko aginduekin. Heziketa arloan lortu nahi zen beste xede bat, europar herrialdeetako biztanleen bizimoduak ezagutu eta ezagutzea interesa lietzaieken zenbait eskuzko lanbide ikastea zen.

Historia eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boiardoak oso harrituta geratu ziren 1696ko abenduak 16an, Petri I.a Handia tsarrak "Enbaxada Handi" baten proiektua aurkeztu zienean, horren zati izateko bere asmoarekin batera. Izan ere, tsar batek atzerrira bidaiatu zuen azken aldia 1075ean izan zen (621 urte lehenago), Iziaslav, Kieveko Duke Handia Enrike IV.a Erromatar Germaniar Inperio Santukoa bisitatzera joan zenean.

Ofizialki, "Enbaxada Handia" hiru enbaxadorek zuzendu zuten: Franz Lefort, Fedor Golovin eta Prokopy Voznytsin, hauetako bakoitza 12 zaldun eta bi morroik lagundua. Pertsonalaren artean interpreteak, zaldizkoak, medikuak, zirujauak, apaizak eta urreginak zeuden. Ikus daitekeenez, euren betebehar nagusia ikastera joatea zen 35 borondatezko zeuden, eta bat gehiago, Pedro Handia tsarra bera, postu hori Pierre Mijailov ezizenpean bete zuena, Europa, isilean bidaiatzen ari zen bitartean ezagutzeko bere gogoaren ondorioz.

Bisitatu nahi zituen toki nagusiak Amsterdam, Viena, Berlin, Kopenhage, Venezia eta Londres ziren. Baina ez zuen, zerrendan, Frantziako hiri bakar bat ere sartu, herrialde honek Turkiarekin lotura estuegiak baitzituen han aliantza bat sortzea pentsatzeko. Hala, Enbaxada Handia Moskutik abiatu zen 1697ko martxoak 20an, tsarra falta zen bitartean hiru kideko kontzilio bat (horietako bat Petriren osaba zelarik) herrialdea zuzentzeaz arduratuko zela ezarriz. Fedor Romodanovskik eskatutako milizia bat ere eratu zen ordena mantentzeko.

Lehen geldialdia Rigan izan zen, garai hartan Suediarena zena, bertan Enbaxada Handia oso hotz hartua izan zelarik. Ondoren, Kurlandiara joan ziren, Liboviara zehazki, non Federico Casimiro dukeak hartu zituen. Mitovian, Petrik lehen aldiz ikusi zuen Baltiar itsasoa, txundituta geratuz.

Handik, Enbaxada kostaldean zehar dihoa Königsbergeraino, non Pedrok artilero lanbidea ikasten duen, enbaxadoreek Frederiko II.a Brandeburgokoarekin turkiarren aurkako aliantza negoziatzen duten bitartean.

1697ko abuztuak 7an Petri eta bere Enbaxada Amsterdamera iritsi ziren, Herbehereetan, txikitatik ezagutu nahi izan zuen herrialdea. Han egonda, zuzenean Zaandamera doa, non oraindik existitzen den kabina batean ostatu hartzen duen. Itsasoan zehar eginiko abentura labur baten ondoren Amsterdamera itzultzen da, non zurgin ikasle bihurtzen den ziurtagiri bat ematen dioten ontziola batean. Zirujau eta dentistei egin beharreko bisita bat ere ordaintzen du, giza anatomiaren zale handi bat baitzen, eta Enbaxada Handian zuen paperean hortz medikuntzan "talentu" berriak erabiltzen zituela suposatzen baitzen.

Enbaxada Handia Amsterdamen utziz, Londresera abiatzen da, non 3 hilabetez egongo zen bere lagunetako bat zen Alejandro Menchikovekin eta zenbait zerbitzarirekin. Han Buckinghameko 15. kalean ostatu hartzen du, non Gilen III.a Orangekoa erregeak (ontzi eraikuntzan, portu eraikuntzan eta artilerian aditu ezaguna zena) bisitatu egiten duen. Ingalaterran, bere helburu nagusiak Zientzien Akademia, Oxford Unibertsitatea, Windsor gaztelua, Woolwicheko armategia, portuak, kanoien enpresa eraikitzaileak eta Isaac Newtonen etxea ziren.

Petri eta Menchikov 1698ko apirilean Amsterdamera itzultzen direnean, berehala euren taldearekin Vienarantza abiatzen dira. Hor Leopoldo I.a Austriakoarekin biltzen da, honekin ere, espero zuen aliantzarik sortzea lortu ez zuelarik. Une honetan, ikuspegi politikotik begiratuta Enbaxada hutsegite asko eta asko direla ohartzen dira, estatu bakar batek ere ez baitzuen epe labur edo luzean Otomandar Inperioaren aurka gerra bat egitea egokitzat jotzen, aldiz, interes guztiak Espainiako tronurako oinordekotzara zuzentzen dira, ondorengotza gerraren atarian zegoena.

Azkenik, Veneziara egin beharreko bisita bertan behera geratu zen Moskun bertan gertaturiko streltsien matxinadaren berrien ondorioz, Petri Errusiara korrika eta presaka itzuli behar izatea eragin zuena.

Moskura 1698ko irailak 5ean itzuli zen. Bere 16 hilabeteko bidaiak zenbait esparrutan ezagutza asko biltzea ahalbidetu zion, baina bere kanpaina politiko-militarraren garapena etsipengarria izan zen, Augusto II.a Poloniakoarekin eginiko negoziaketekin pozik geratu bazen ere, Austria bisitatu ondoren, norekin, Iparraldeko Gerra Handian Errusiar-Suediar-Poloniar aliantzarako oinarria eratuko zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enbaxada Handia Aldatu lotura Wikidatan