Enbaxadoreak (Holbein)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Enbaxadoreak
Hans Holbein the Younger - The Ambassadors - Google Art Project.jpg
Hans Holbein Gaztea, 1533
olioa haritzezko oholean
207 × 209.5 cm
National Gallery

Enbaxadoreak Hans Holbein Gazteak 1533an egindako margolana da. Egun National Gallery-n dago, Londresen. Bi pertsonen erretratua izateaz gainera, koadroak zenbait tresna islatzen ditu zehaztasun handiz (haien esanahia argi ez badago ere) eta, halaber, oso ezaguna den anamorfosi bat ekartzen du, protagonisten oinetan.

Buru-hezur anamorfikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koadroaren oinean dagoen garezurra.

Margolan honetan Holbeinen sinbolorik nabarmenena buru-hezur desitxuratua da, konposizioaren behealdearen erdian ageri dena. Buru-hezurra perspektiba anamorfikoan dago marrazturik, Pizkundean asmatu zen teknika batean alegia. Ikusleak albo batetik begiratu behar dio koadroari ikusi ahal izateko pertsona baten garezurra.