End of Days (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

End of Days (euskaraz Egunen Amaiera) 1999ko Peter Hyams estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza eta beldurrezko filma bat da. Bertan, Arnold Schwarzenegger, Gabriel Byrne, Kevin Pollak, Robin Tunney, Rod Steiger, Udo Kier eta CCH Pounder aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1979, New York hiria, Christine York haurra jaio berri da: iragarpenen arabera etorkizunean Antikristoaren ama izango dena. Medikuetako bat Satanen jarraitzailea izanik haurtxoa suge odolez bataiatuko du.

Hogei urte beranduago, jada 1999an eta XX. mendearen amaieran, Christinek (Robin Tunney) itxura dotoreko bankari bat (Gabriel Byrne) ezagutuko du, bankari hori Satan bera delarik. Satanek ez dakiena Vatikanok bere etorreraren berri baduela da, Eliza Katolikoak Antikristoaren jaiotza nola edo hala ekidin asmoz neska gaztea hiltzeko morroiak bidali dituelarik, honela Eliza eta Deabruaren morroien arteko ezkutuko guduari hasiera emango zaio. Halere, bere buruaz beste egiteko kinka larrian dagoen eta bizitzako garai oso txarra iragaten ari den Jericho (Arnold Schwarzenegger) poliziak neska morroi horien esku hiltzetik ozta-oztaa salbatuko du, polizia neskaren babeslea bilakatu eta bere barne deabruei aurre egiteaz gain Deabruari ere aurre egin eta Mundua eta Gizateria salbatzen saiatuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak