Endimion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Endimion (antzinako grezieraz Ἐνδυμίων Endymíôn), Asia Txikiko artzain eder bat zen -edo, ez hain ohi, errege edo ehiztari bat-. Hain ederra zen, Selenek, Ilargiaren jainkosak, Zeusi (edo Hipnosi), betiereko bizitza ematea eskatu ziola, Endimionek Selene sekula utzi ez zezan. Alternatiboki, Selenek hainbeste maite izan zuen Endimion, eta hainbeste fidatu zen honetaz, honek, betirako, lo eginez bizitzea erabaki zuela. Edonola ere, Zeusek, betiereko loaldi bat emanez bedeinkatu zuen. Gauero, Selenek, Endimion, berau lurperatuta zegoen tokian bisitatzen zuen, Latmus mendian, Miletetik gertu, Asia Txikian. Selenek eta Endimionek, berrogeitamar alaba izan zituzten, [[Naxos] horien artean.

Endimionek, Aetolus izeneko seme bat ere izan zuen, Elis edo Eleako erregea zena. Aurrerago, Etolia gobernatu zuen, beragatik hala deitua izan zena. Endimionek beste seme bat ere izan zuen, Epeo, bere aitaren erresuma, bere anaiak lasterketa batean garaituz lortu zuena.

Plinio Zaharrak, Endimion aipatzen du Ilargiaren mugimenduak ikusi zituen lehen gizaki bezala, (Plinio beraren arabera) Ilargiak Endimionen maitasuna kontutan hartu zuelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Endimion