Eneko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eneko
Eneko Aritza Iruñeko erregea.
Eneko Aritza Iruñeko erregea.
Datuak
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Euskalduna
Antzeko izenak Enekoitz, Iñigo
Izenaren eguna Ekainaren 1a

Eneko euskarazko gizonezko izena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko euskal izena Erdi Aroan. 842. urtean Iruñeko lehen errege izan zen Eneko Aritzak Esa herria eman zion Leireko monasterioari («Ego rex Eneco concedo...»). Jakitunen artean adostasun zabala dago euskal izentzat jotzean; osagaiak ene "nirea" eta -ko atzizki hipokoristikoa dirateke, eta jatorrizko adiera "enetxoa" edo. Eneko Loiolakoa latinez Enecus zen, eta gaztelaniaz Iñigo, lehenago Iruñeko erregeak edo Bizkaiko jaunak bezala. Gero Ignatius kristau izena hartu zuen Jesusen Lagundiaren fundatzaileak, Antiokiako santuaren omenez. Sabin Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko santu izendegian (Deun Ixendegi Euzkotarra) Ignazio-ren kidetzat Iñaki proposatu zen. Oñan bada done Eneko santua, handik kanpo arras ezezaguna dena. Jaieguna ekainaren 1ean da.[1]

Eneko beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneko izeneko pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enekorekin erlazionaturiko pertsona izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enekoitz, gizonezko izena Eneko izenetik sortua izan zen, -itz patronimiko atzizkiaren bidez.
  • Iñigo
  • Yeneko

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren izendegia: Eneko, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimenaren mendean argitaratua