Eneko Aritza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eneko Aritza
Eneko Aritza

Eneko Aritzaren omenez eraikitako estatua Iruñean


810/820 – 851
Aurrekoa Lehenengoa
Ondorengoa Gartzea Eneko

Jaiotza c. 770
Heriotza c. 852[1]
Ezkontidea Oneka Belaskez
Erlijioa Kristaua

Eneko Aritza[2]arabieraz: ونّقه‎‎Wannaqo— (c. 770 - c. 852) Nafarroako errege-erreginen dinastian lehen izen ezaguna da, nahiz eta oraindik ez errege eta ez Nafarroako deitu (ez eta Iruñeko ere)[1]. Ingurunean Karolingiar inperioaren aurka ziharduten jauntxoen artean buruzagi zen. Kordobako emirren menpeko izatea erabaki zuen, eta hari bidaltzen zizkion atxilotutako karolingiar soldaduak. Tratua zuzenean Tuterako Banu Qasi familiarekin egin zuen.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneko Aritza 770. urte inguruan jaio zen eta gutxi gorabehera 852an hil zen. Aritza izeneko familiakoa, X. mendean jada abizen hori erabiltzen zuten agirietan.[3] Euskal Herriko errege dinastia izango zenaren sortzailea, Aritzaren inguruan sortu baitzen Iruñeko errege-dinastia, Iñigotarrak izenez ere ezaguna.

Eneko Aritzaren jatorria ezezaguna da. Aitaren izena ere zalantzazkoa dute adituek. Leireko agiri batean Enneco ... filius Simeonis (Eneko Ximenoren semea) agertzen da eta bestean, bere hileta-liburu antzekoa dena honelaxe dio: Enneco Garceanes, que fuit vulgariter vocas Areista (Eneko Gartxez [Gartziaren semea], arruntean Aritza ezaguna). Geroagoko historialari askok agiriak hartu dituzte hizpide baina litekeena da ustelak edo gero sortuak izatea. XI. mendeko kronikariek - Ibn Hayyanek edo Al-Udrik-, Eneko eta bere anaia ibn Wannaqo (arabieraz: بن ونّقه‎, "Enekoren semea" erabiltzen zuten abizen moduan.[3][4] Rodrigo Semenez Arradakoak (c. 1170–1247) Bigorreko kondea edo bigorretarra zela zioen baina ez dago teoria babesten duen iturririk.[4] Badaude Semeno leinuaren gobernadoreen noble bat besterik ez zela esaten dutenak baina teoria hau bere burua legeztatzeko erabili zuten semenotarrek.[3]

Enekoren amaren izena ere ezezaguna da. Tradizioak Oneka izena zuela dio, baina ez dago honi buruzko iturririk. Aditu guztiek Musa ibn Fortun buruzagi muwallada ere ezkondu zuela eta Musa ibn Musa izan zuela semea diote.[5] Musa gaztea Tuterako Banu Qasien buruzagi bilakatu zenean, anaien arteko aliantza bere eremuetan burujabea izateko oso erabilgarria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinio inguruetan egoera ezberdina izan arren, haranetan kristauak gutxiengoa ziren. Orduko euskaldun batzuk alderdi frankoen alde egiten zuten, hasieran Karlomagnok eta gero Luis Errukitsuak eutsirik. Belaskotar leinu aberatsa frankoen alderdiaren buruzagia zen.

799an, karolingiarren aldekoek Iruñeko gobernadore musulmana edo walia, Eneko Aritzaren senidea zen Mutarrif ibn Musa, erail zuten.[1][6] 806an, frankoek eskualdea kontrolpean zuten, Belasko Baskoia edo Gaskoia izeneko gobernadorearen bitartez.[1] 812an, Luis Errukitsuak Iruñerantz bidali zuen espedizio bat. Itzulera ez zen loriatsua, haurrak eta emakumeak hartu baitzituzten bahitu Orreagako mendatea zeharkatzeko.

816an, Ibn Hayyanen esanetan, Abd al-Karim ibn Abd al-Wahid ibn Mugitek frankoen aldeko "Jaungoikoaren Etsaia" zen Belasko Baskoia (arabieraz: بلشك الجلشقي‎, Balašk al-Ŷalašqī), Iruñeko sahibaren (arabieraz: صاحب بنبلونة‎) aurkako espedizioa zuzendu zuen, alderdi kristau eta paganoa bildurik baitziren. Hiru eguneko gudu batean omeiarren aldeko alderdiak bere etsaiak menderatu eta Belasko hil zuten, eta baita Alfontso II.a Asturiaskoaren noblea zen Gartzia Lopez, Antso "Iruñeko zalduna" eta "Ṣaltān" izeneko zaldun paganoa ere. Frankoen aldekoen erabateko porrota erabilgarria izan zen Enekok baskoien buruzagitza lortzeko.[7] 820an, Enekok Aragoin zegoen frankoen basailua zen Aznar I.a Galindezen ordez Gartzea "Gaiztoa" jartzeko.

824an, Pipino I.a errege frankoak eta bere menpeko jaun euskaldunak berriro armada bidali zuten Iruñera, baina bueltakoan, Orreaga-Garaziko inguruko mendietan, Eneko Aritza eta bere suhiak frankoen armadari gailendu zitzaizkien. Orreagako guduan Eblo eta Aznar Antso kondeak preso hartu zituzten. Oroel haitzean, Jakatik gertu, baskoi nobleek Eneko Aritza errege goratu eta Iruñeko Erresuma burujabea sortu zuten.[1][8]

Eneko Aritza saiatu zen buruzagi euskaldunekin harreman onak izaten eta familia loturak hedatzen, Tuterako Banu Qasi godo musulmanekin eta Gartzea "Gaiztoa" Aragoiko kondearekin bereziki. Halaber, Arabako Bela eta Belasko familiekin eta frankoen menpe bizi ziren Pirinioez bestaldeko euskaldunek bera alde jartzen.

Garai hartan Iruñea zenez baskoien hiri nagusia, Eneko Aritzak bertan kokatu zuen bere gortea. Iruñea leku estrategikoa bilakatzearekin batera frankoen eta arabiarren jomuga ere bihurtu zen. Eneko Aritzak ez zuen euskaldun guztiak aginte bakar batera ekartzea lortu, baina, baskoi-euskaldunak bizi ziren lurraldetara zabaldu zituen bere ekintza armatuak. Arabako lurraldeek etengabe jasaten zuten Asturias aldeko godoen, Kasio familiaren eta Zaragozako musulmanen erasoei aurre egin eta iparraldetik zetozen frankoei eutsi egin zien.

840. urtean Abd Allah ibn Kulayb Zaragozako wāliak Enekoren eremuak eraso zuenez, Musa ibn Musa bere anaia matxinatu zen.[9] Gartzea Eneko bere semea aritu zen erregeorde- agian 841ean gaixotasun batek Eneko elbarritu utzi zuen eta[1]- Fortun Eneko (arabieraz: فرتون بن ونّقه‎, Fortūn ibn Wannaqo) bere osabarekin batera. Biek Musarekin bat egin zuten Kordobako emirerriaren aurka. Abd ar-Raman II.a emirrak hurrengo urteetan zigor-kanpainak ordenatu zituen. 843an izandako gudu batean, Fortun Eneko hil zen, Musak zaldia galdu eta oinez ihes egin behar izan zuen, Enekoren semea zen Galindo zauritua izan zen eta noble batzuk, artean Belasko Gartxez, bando aldatu eta Abd-ar-Rahmanen alde egin zuten. Musulmanek, porrotaren ondorioz, haien tropak hiriburuan sartu zituzten.[10]. Bien bitartean Europan Verdungo banaketa adostu zuten urte hartako abuztuan.[11]

Hurrengo urtean, 844an, Galindo Enekok eta Musaren semea sen Lope ibn Musak berriro kordobarren aurka egin zuten, eta Musa makurrarazi zuten. 845ean kanpaina labur bat egin ondoren, bakea adostu zuten.[12][7] 850. urtean, Mūsā berriro matxinatu zen, aritzatarren laguntzarekin,[12]. Urte hartan ere, Induo (adituen ustez Eneko) eta Mitio,[13] "nafarren dukeen" ordezkariei harrera egin zieten Frantziako Gortean. Karlos Burusoila Frantzia eta Akitaniako erregearekin bake-ituna egin zuten. Eneko 237. islamiar urtean hil zen, hau da, 851ko amaieran edo 852ko hasieran,[12][7] eta Gartzea Eneko (852-870) izan zuen ordezkaria.

Jada Enekoren bizitzan zehar, monasterio batzuk zeuden Nafarroan. Hala zioen Eulogio Kordobakoak 848an eskualdea bisitatu zuenean. Wilesindo Iruñeko apezpikuari bidalitako Passio sanctorum martyrum Georgii monachi, Aurelii atque Nathaliae bere eskutitz ospetsuan, ez du bakarrik Enekoren kristautasuna (christicola princeps) goraipatu baizik eta Iruñetik gertu zeuden hiru monasterioaren izenak ere aipatu zituen: Siresa, San Zakarias eta Leire. Leirekoa IX. mendean eratu zuten[14] eta, gero, bertoko monjek Enekok berak sortua zela aldarrikatu zuten. Monasterioaren artxiboetan dagoen agiri baten arabera, 842an Enekok monasterioari Esa herria eta gertuko eremuak eman zizkion (Ego rex Eneco concedo...), nahiz eta agiriaren egiazkotasuna zalantzazkoa izan. Tradizioak Eneko Leiren bertan lurperatu zutela dio.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lévi-Provençalen ustez, Banu Qasi bere senideen moduan, poligamoa izan zen.[15] Beste adituek, berriz, Enekok Toda edo Oneka Belaskez[16], Belasko 816an hildako Iruñeko gobernadorearen alaba edo Aznar I.a Galindezen senidea,[17][18] ezkondu zuela diote. Edonola ere, lau seme-alaba ezagun izan zituen:[3][12][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Martínez Díez, Gonzalo (2007), Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus, Madril: Marcial Pons Historia, 21-23. orrialdea, ISBN 978-84-96467-47-7 .
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  3. a b c d   Lakarra de Miguel, José María (1945), Textos navarros del Códice de Roda, Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon, 194–283. orrialdea .
  4. a b   Barrau-Dihigo, Louis (1900), «Les origines du royaume de Navarre d'apres une théorie récente», Revue Hispanique (7): 141–222 .
  5. Ibn Hayyan eta Al-Udrik Eneko eta Fortun Eneko amaren partez Musa ibn Musaren anaiak zirela zioen. Ezkontzen ordena zalantzazkoa da, Lévi-Provençalek eta Pérez de Urbelek kristau ezkontza lehendabizikoa zela diote eta Sánchez Albornozek, berriz, musulmana.
  6.   Suárez Fernández, Luis, Historia de España Antigua y media, Ediciones Rialp, 186-188. orrialdea, ISBN 978-84-321-1882-1, http://books.google.cat/books?id=OeiQxLSvC2IC&pg=PA155&lpg=PA155&dq=Batalla+de+Secunda+747&source=bl&ots=rQQLKy_Prf&sig=PlvY4NydhMUiwNh3F77cF1jnHuE&hl=ca&ei=uyY2Sur6KsWrjAfAi-2FCg&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=4_result&ct=result&resnum= .
  7. a b c d   Sánchez Albornoz, Claudio (1959), «Problemas de la historia Navarra del siglo IX», Princípe de Viana (20): 5–62 .
  8.   Leroy, Béatrice (2005), Histoire du Pays Basque, Jean-Paul Gisserot, 17. orrialdea .
  9.   de la Granja, Fernando (1967), «La Marca Superior en la obra de Al-'Udri», Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon (8): 468-9 .
  10.   Cañada Juste, Alberto (1980), «Los Banu Qasi (714-924)», Príncipe de Viana (58-59): 5-96, ISSN 0032-8472, http://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/15651.pdf .
  11.   Calmette, Joseph (1952), Trilogie de l'histoire de France - Le Moyen Âge, Fayard, 109. orrialdea, http://books.google.fr/books?ei=wW5ZTNiPFpOk4QblyaWKDQ&ct=result&id=96_RAAAAMAAJ&dq=trait%C3%A9+Verdun+843+texte+perdu+date&q=%2210+ao%C3%BBt+843%22 .
  12. a b c d   Lévi-Provençal, Évariste; García Gómez, Emilio (1954), «Textos inéditos del Muqtabis de Ibn Hayyan sobre los orígines del Reino de Pamplona», Al-Andalus (19): 295–315 .
  13. Pérez de Urbelen ustetan Ximeno Iruñekoa, baina Sánchez Albornozek ez du hori onartzen.
  14.   Collins, Roger (1990), The Basques (2. argitaraldia), Oxford: Basil Blackwell, 146. orrialdea, ISBN 0631175652 .
  15. a b   Lévi-Provençal, Évariste (1953), «Du nouveau sur le royaume de Pampelune au IXe siècle», Bulletin Hispanique (Bordeleko Unibertsitatea) 55 (1): 5-22, ISSN 0007-4640, http://www.persee.fr/web/revues/home/prescript/article/hispa_0007-4640_1953_num_55_1_3340 .
  16.   Settipani, Christian (2004), La Noblesse du Midi Carolingien, 5, Occasional Publiucations of the Unit for Prosopographical Research .
  17.   Mello Vaz de São Payo, Luiz (1990), A Ascendência de D. Afonso Henriques, Raízes & Memórias, 23–57. orrialdea .
  18.   Stasser, Thierry (1999), «Consanguinity et Alliances Dynastiques en Espagne au Haut Moyen Age: La Politique Matrimoniale de la Reinne Tota de Navarre», Hidalguia (277): 811–39 .
  19.   Sánchez Albornoz, Claudio (1958), «La Epistola de S. Eulogio y el Muqtabis de Ibn Hayan», Princípe de Viana (19): 265-66 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eneko Aritza Aldatu lotura Wikidatan