Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia
Flag of IAEA.svg
Egoitza Viena ( Austria)
Kideak 144 estatu
Presidentea Mohamed ElBaradej
Sorrera 1957
Hizkuntza ofizialak Arabiera, txinera, ingelesa, frantsesa, errusiera eta gaztelania
Erakundearen webgunea

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia edo IAEA (ingelesez International Atomic Energy Agency) Nazio Batuen Erakundearekin lotuta dauden organoetako bat da.

Erakunde hau Vienan hasi zen funtzionatzen, 1957ko uztailaren 29an. Urte bereko azaroan Asanblada Orokorrak onartu egin zuen Agentziaren eta NBEren arteko harremana. Energia atomikoa mundu osoan bakea, osasuna eta garapena lortzeko erabiltzea bultzatu eta azkartu nahi zen honela.

Emandako laguntza helburu militarrekin ez dadin erabil dauka helburutzat. EANAk segurtasun nuklearrerako eta ingurugiroaren babeserako neurriak ezartzen ditu, kooperazio teknikoaren bidez herrialde kideei laguntzen die eta energia nuklearrari buruzko informazio zientifiko eta teknikoaren elkartrukatzea sustatzen du.

Garapen bidean dauden gobernuei laguntza emateko aholkulariak, ekipoa eta gaitasuna ditu. Ezagutza teoriko eta praktikoen transmisioa bultzatzen du, herrialde hartzaileek euren energia atomikoaren programak era eraginkor eta seguruan gauzatu ahal ditzaten.

Erradiazioen aurka babesteko segurtasun-neurri oinarrizkoak ere azaltzen ditu, eta praktika-araudiak argitaratzen ditu operazio jakin batzuen inguruan, material erradioaktiboaren garraioa barne.

2005ean Bakearen Nobel Saria eman zioten Mohamed ElBaradej bere zuzendariarekin batera.

Gaur egun ere EANAren egoitza Vienan (Austria) dago, eta 144 herrialde dira bertako kide.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vatikano Hiria eta Nazio Batuen Erakundeko herrialde asko EANAko kideak dira.

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako kideak.

EANAko kideak ez diren herrialdeak:

EANAtik erretiratu diren herrialdeak:

Onarpen-dokumentuen berrespena jasotzeko dauden herrialdeak:

EANAn ordezkaritzarik ez duten beste herrialde batzuk:

EANAren presidenteak historian zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea, izena Aldia
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak - W. Sterling Cole 19571961
SuediaSuedia - Sigvard Eklund 19611981
SuediaSuedia - Hans Blix 19811997
EgiptoEgipto - Mohamed ElBaradei 1997 - Gaur egun

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia Aldatu lotura Wikidatan