Enfisema

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Enfisema Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoaren (BGBK) mota bietako bat da, bronkitis kronikoarekin batera. Beraz, arnas gaixotasun butxatzaile kronikoa da.

Definizio zehatza anatomia patologikoaren bidez egin behar da, anamnesia eta proba erradiologikoak (erradiografiak eta OTAk) oso susmagarriak izan arren.

Tabakismoa da eragile nagusia, baina kasu batzuetan alfa-1-antitripsina izeneko entzimaren gabezia ikusten da.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enfisema jasaten duten gaixoek maizago kontatzen dute arnasestua eztula edo espektorazioa baino.

Zeinuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miaketa fisikoan, klasikoki enfisemadunei "pink puffer" edo "putzegile arrosak" deskripzioa eman diote, arnasestuagatik putz eta putz dabiltzanez.

Auskultazioan, butxadurak eragindako hotsak entzuten dira normalean: Txistu-hotsak, korrokak eta isiltasuna.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba osagarri nagusia espirometria da, non ikusten baita biriketako gaitasuna. Butxaduraren indikatzailea FEV1 (Forced Expiratory Volume in 1 Second) da. Honen arabera larritasunaren hiru maila daude:

1. Enfisema arina: FEV1 %60-80a.

2. Enfisema ertaina: FEV1 %40-60a.

3. Enfisema larria: FEV1 <%40a.

Erradiografietan ez da gauza berezirik ikusten normalean, enfisemadun batzuengan berezko patroiak ikusten diren arren.

Proba analitikoetan, azkenik, oxigenoaren murrizketa eta azido karbonikoaren igoera ikus ditzakegu kasu larriengan.

Gaixotasun antzekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asmarekin nahasten da askotan gaixotasun hau.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]