Engadin
Engadin (alemanieraz) edo Engiadina (erromantxeraz) Grisonia Kantoian (Suitza) dagoen ibarra da, Inneko barrutian kokatutakoa.
Izenak "Inn ibaiaren lorategia" esan nahi du, harana Inn ibaiak zeharkatzen baitu.
St. Moritz/San Murezzan udalerri ezaguna barne hartzen du.
Halaber, Piz Bernina mendia ingurune honetan dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Udalerriak
Maloja • Sils/Segl • Silvaplana • Champfèr • St. Moritz • Celerina/Schlarigna • Pontresina • Samedan • Bever • La Punt • Chamues-ch • Madulain • Zuoz • S-chanf • Zernez • Susch • Lavin • Guarda • Ardez • Tarasp-Vulpera • Ftan • Scuol • Sent • Ramosch • Tschlin • Martina.
[aldatu] Engiadina Garaia
Oberengadin edo Engiadina Garaia Malojatik Zernezera hedatzen da.
Laku hauek hartzen ditu barne: Lej da Segl (Sils), Lej da Silvaplauna eta Lej da San Murezzan (St. Moritz).
Hizkuntzari dagokionez, alemaniera eta erromantxerazko hiztunen arteko proportzioa nahikoa orekatuta dago, St. Moritz udalerri turistikoen modukoetan lehenengoak nagusi badira ere. Erromantxerazko jatorrizko dialektoa Puter izenekoa da.
[aldatu] Engiadina Beherea
Unterengadin edo Engiadina Beherea Zernezetik Tirolera (Austria) zabaltzen da.
Erromantxera hizkuntza nagusia da eskualde honetan gaur egun ere, Vallader izenekoa bertako dialektoa izanda.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Alemanez)(Ingelesez)(Frantsesez) Engiadina Garaiko kultura artxiboa