Engelbrekt Engelbrektsson
Wikipedia(e)tik
Engelbrekt Engelbrektsson suediar abertzalea izan zen (1390 aldera - Hjälmar Aintzira, 1436). Erik XIII.a Danimarkako erregearen aurka altxatu zen 1434. urtean. Handik urte betera, alderdi guztiak bildu nahirik, Batzarrerako deia zabaldu zuen Engelbrektek Suedia osoan, gizarte-maila eta alor guztiek ordezkaritza izan zezaten (Suediako lehen Riksdag edo legebiltzartzat hartu izan da). Konstituzio bat onartu zen, Engelbrekt erregeorde izendaturik, baina handik gutxira hil zuten.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.