Engrazio Arantzadi

Wikipedia(e)tik
(Engrazio Aranzaditik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Engrazio Arantzadi
Datu pertsonalak
Izen osoa Engrazio Arantzadi Etxeberria
Ezizena Kizkitza
Jaio 1873ko apirilaren 16a
Donostia (Gipuzkoa)
Hil 1937ko otsailaren 12a
Bilbo (Bizkaia)

Engrazio Arantzadi Etxeberria "Kizkitza" (Donostia, Gipuzkoa, 1873ko apirilaren 16a - Bilbo, Bizkaia, 1937ko otsailaren 12a) euskal politikaria eta idazlea.

[aldatu] Biografia

Lehen eta bigarren mailako ikasketak Tolosako eskolapioetan egin ondoren, Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak burutu zituen, Salamancan eta Deustun hurrenez hurren. Donostiako Diputazioan lan egin zuen. Politikan integrista zen, baina Sabin Arana ezagutu ondoren nazionalismoaren bultzatzaile sutsuenetako bat izan zen Gipuzkoan. «Bizkaitarra» aldizkarian argitaratu zuen artikulu batengatik Hendaiara alde egin behar izan zuen, bere ideia abertzalek zirela eta, lehen errefuxiatu bihurturik. Sabino hil ondoren alderdiaren eta eliz agintarien arteko tirabirak izan ziren eta Arantzadi —fraide beneditarra— eskumikatu egin zuten denbora labur batez. 1927ra arte Bilboko «Euzkadi» egunkari abertzalearen zuzendaria izan zen, «Kizkitza» izengoitiz sinatuz. Mugimendu abertzalea Europako joera politikoetara irekitzen saiatu zen (irlandar, txekiar, kroaziar eta abarrekin harremanetan jarririk).

Bere libururik ezagunenak erdaraz idatzi zituen: La Casa Solar Vasca 1932an; Nación Vasca 1931n eta Ereintza 1935ean.

Bilbon hil zen gerra zibila piztu eta berehala, 1937ko otsailaren 12an, hiruroegita hiru urte zituela.

[aldatu] Lanak

  • La nación vasca.
  • La casa solar vasca o casa y tierras del apellido.
  • Ereintza: siembra del nacionalismo vasco. 1894-1912.

[aldatu] Kanpo loturak



Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak