Enguerrand Quarton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enguerrand Quarton
Bizitza
JaiotzaLaon, 1411
Herrialdea Frantzia
HeriotzaAvignon, 1466 (egutegi gregorianoa) (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta illuminator (en) Itzuli
Lantokia(k)Aix-en-Provence
Arles eta Avignon
Lan nabarmenak
InfluentziakRobert Campin eta Roger van der Weyden
MugimenduaSchool of Avignon (en) Itzuli

Enguerrand Quarton edo Charonton (Laongo elizbarrutia, 1410 aldean - Avignon, 1466) Erdi Aro amaierako frantziar margolari eta miniaturagilea izan zen, Avignongo bigarren eskolako garrantzitsuenetakoa. Haren eragina erabakigarria izan zen XV. mendeko hirugarren laurdeneko proventzar margolaritzan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enguerrand Quarton 1410 inguruan jaio zen Laongo elizbarrutian, eta Aix-en-Provence, Arles eta Avignonen lan egin zuen. Oso gutxi dira, batere zalantzarik gabe, hari egotzi zaizkion obrak:

Lau koadro horietatik, Ama Birjinaren koroatzea da nagusia. Ikonografia Frantziako iparraldeko tinpano gotikoetan oinarritzen bada ere, ikusmolde plastikoari dagokionez askoz hurbilago dago Jan van Eyck eta Robert Campinen deskribapen xehe flandriarretik estilo frantsesetik baino. Oro har, konposizioak badu oreka bat formen harmoniak eta dotoretasunak areagotua, eta nazioarteko gotikoaren emaitza bete-betea dena.

Duela gutxi erantsi zaizkio Quartonen obrari zenbait liburu miniaturez apainduak, horien artean, Jean des Martinsen meza liburua eta Livre d'Heures à l'usage de Rome.

Quartonen estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quartonen margolaritzak forma argiak zituen, aurpegi adierazkorrak eta gorputz oinazetuak; paisaiak zabalak dira eta argi gogorrekoak, eta horrek guztiak oihartzun handia izan zuen XV. mendeko azken laurdenean, ez bakarrik Proventzan, baita Frantziako artearen gune nagusietan ere. Hala, piskana-piskana, flandriar estiloak bere berrizaletasuna galdu zuen eta nolabaiteko formula bihurtu zen, lekuan lekuko tradizioak eta, zenbaitetan, baita italiar tradizioa eta flandriar artea nahasten zituena. Haren jarraitzaileen artean aipagarriena, dudarik gabe, Nicolas Froment izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enguerrand Quarton Aldatu lotura Wikidatan