Enkarterri
|
Enkarterri |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Azalera | 429,52 km² | |
| Biztanleria | 30.966 (-) | |
| Dentsitatea | 3732,1 bizt / km² | |
| Udalerriak | Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla | |
| Herririk handiena | Balmaseda (7168 biztanle) | |
| http://www.enkarterri.org/ | ||
Enkarterri[1] (gaztelaniaz Las Encartaciones) Bizkaiko mendebaldeko muturrean dagoen eskualdea da.
Gaur egun 30.966 biztanle ditu. Balmaseda da eskualdeko hiriburua, eta Lanestosa biztanle gutxien daukana. Azalerari dagokionez, berriz,, Karrantza da Bizkaiko udalerririk zabalena.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Mugakide hauek ditu: Hegoaldean Aiarako ibarra (Araba), Okondo (Araba) eta Mena Harana (Burgos); iparraldean eta mendebaldean Kantabria (Urdialaitz -historian zehar behin baino gehiagotan Enkarterriren zati bat- Guriezo, Soba, Rasines, Ramales de la Victoria eta Villaverde Turtzioz); eta ekialdean Bilbo Handia.
[aldatu] Udalerriak
Enkarterriko Udal Mankomunitearen kideak hauek dira: Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta-Garape, Turtzioz eta Zalla. Alonsotegi ere jotzen dute hainbatek Enkarterrikotzat.
Mankomunitatearen egoitza Zallako Aranguren auzoan du eta haren presidentea Koldo Artaraz Martín Gueñesko alkatea da .
Bizkaiko Jaurerria bost zatitan banatuta zegoen: Lur Edegia (Elizateak osatuta), Hiribilduak, Urduñako hiria, Enkarterriak eta Durangaldea.
[aldatu] Etimologia
Bizkaiko Jaurerriaren mendebaldeko zatia Enkarterri izena zuen. Enkarterri edo gaztelaniaz "Encartación" izena, jatorrizko hitz latinoa da, XII edo XIII. mendekoa, garai hartan latin klasikoa bestelakotzen eta Bizkaia izena Historian sartzen ari zela sortutako izena.
Izena noizkoa den gauza jakina izanda ere, esanahia kontu eztabaidatua da. Gehienek Bizkaiko Jaunak biztanleriari emandako pribilegio edo karta foraletik datorrela uste dute. Estanislao Jaime Labayruk, berriz, Joanes I.a Gaztelakoak Bizkaiko Jaunari emandako kartetatik datorrela esaten du. Beste batzuek, aldiz, auzi-ihesean kondenatuen (gaztelaniaz encartados) babesa zen lurraldearen denominaziotik datorrela esaten dute.
[aldatu] Banaketa administratiboa
| # | Armarria | Udalerria | Alkatea | Alderdi Politikoa | Biztanleria | % Biztanleria | Lurraldea km² |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | Balmaseda | Joseba Mirena Zorrilla Ibáñez | EAJ | 7168 | 23,15 | 22,3 | |
| 2 | Karrantza | José Luis Portillo López | EAJ | 2836 | 9,16 | 137,70 | |
| 3 | Artzentales | José María Ignacio Iglesias Aldana | EAJ | 692 | 2,23 | 36 | |
| 4 | Gueñes | Koldo Artaraz Martín | EAJ | 8075 | 20,44 | 41,49 | |
| 5 | Zalla | Leandro Capetillo Larrinaga | EAJ | 8143 | 26,30 | 31,03 | |
| 6 | Sopuerta | Joseba Andoni Llaguno Hurtado | EA | 2439 | 7,88 | 42,80 | |
| 7 | Galdames | Carlos Avellanal Villanueva | EAJ | 841 | 2,72 | 44,50 | |
| 8 | Gordexola | Iñaki Aretxederra Zurimendi | EAJ | 1658 | 5,35 | 41,50 | |
| 9 | Turtzioz | Juan José Llano Llaguno | EAJ | 556 | 1,80 | 31 | |
| 10 | Lanestosa | Felipe Ranero Herrero | EAJ | 305 | 0,98 | 1,20 | |
| Enkarterri | Koldo Artaraz Martín | EAJ | 30966 | 100 | 429,52 |
[aldatu] Hedapena
Historikoki, Enkarterri hamar errepublikatan banatuta zegoen:
- Somorrostro Harana bitan zatituta:
- Saltzedo Harana bi kontzejuetan zatituta:
- Karrantzako Harana Sierra, San Esteban eta Soscaños, Santecilla, Biañez eta Ahedo kontzejuetan zatituta.
- Gordexolako Harana lau koadriletan banatuta: Zaldu, Zubieta, Sandamendi eta Iratzagorria.
- Turtziozko Harana tertziotan banatuta: Puente, La Calera, Gordon, Cueto, Romaña eta Pando.
- Artzentalesko Harana: Linares eta Traslaviñan banatuta.
- Galdamesko Kontzejua lau elizatetan zatituta: Galdames Goikoa, Galdames Behekoa, Loitzaga eta Montellano.
- Sopuertako Kontzejua sei elizatetan zatituta: Sopuerta, Mercadillo, Baluga, Olabarrieta, Bezi eta Avellaneda.
Gainera, lurraldean hiru Hiribilduak daude (politikoki Bizkaiko Hiribiduekin batera zeudela):
- Portugaleteko Hiribildua (1322an, María Díaz Harokoa, Bizkaiko Andereak eratura).
- Balmasedako Hiribildua (1199an, Lope Sánchez de Mena, Bortedoko Jaunak eratuta).
- Lanestosako Hiribildua (1287an, Lope Díaz III.a Harokoa, Bizkaiko Jaunak eratura).
Badaude beste leku batzuk historian zehar Enkarterriekin lotura izan dutenak: Barakaldoko elizatea; Urdialaitz 1394 eta 1471 artean Bizkaiko Jaurerriaren parte zenean; Mena Harana eta baita Burgosko probintziako leku batzuk Bizkaiako Jaunek konkistatuta. Villaverde Turtzioz, kantabriar enklabea, Antonio Truebaren aburu, "haran hau, fisika eta Historikoki Enkarterriek propioa dute".
Gaur egun, Somorrostro Haranako bai Hiru Kontzejuak bai Lau Kontzejuak Bilbo Handiaren zatiak dira.
[aldatu] Geografia
Enkarterriko nekazaritza oso emankorra da: frutak, artoa, patata, indaba, tomatea, piperra eta txakolina. Lurraldea menditsua da oso, larrez beteta abeltzaintza aurrera eraman dezan. Eskualdea Bizkaiko Txakolinaren ekoizle nagusietakoa da, Bakiorekin batera.Zalla eta Balmaseda egiten dute batez ere.
Harrobi eta meatoki asko ditu, (burdinazkoak Erromatar Inperiotik xurgatuak). Ipar partean, Triano mendilerroa (Muskizen hasita eta ekialdeko Barakaldora joaten dena, Kadagua ibaiaren ipar ertzean) hain burdin aberatsa dauka, non Plinio Zaharrak ia duela bi mila urte , Kantabriako itsas partean hainbeste burdina zuen non burdinazkoa zen mendi malkartsu eta garaia bazegoela esan baitzuen.
Karrantza partean, Armañon ingurua parke naturala izendatua izan da 2006ko irailean. Horrez gain, Ordunteko mendilerroa ere babestuta dago, udalerriaren hegoaldean daudenak.
Eskualdeko mendirik nabarmenenak hauek ditugu: Ordunteko mendilerroan, Zalama (1.336 m, Bizkaiko hirugarren tontorrik altuena), Balgerri (1.106 m), Burgueno (1.043 m), Ilso de Estacas (1.037 m), Maza del Pando (1.021 m) eta Kolitza (879 m). Bestela, Gallarraga (902 m), Eretza (887 m), Armañon (854 m), Peña del Moro (821 m), Peña del Mazo (821 m), Alen (803 m) ditugu.
[aldatu] Hizkuntza eta kultura
Toponimia eta historiaren arabera, Enkarterri eskualdea hizkuntza aldetik gune ezberdin bi dauzkala esan daiteke, gutxi gora- behera Castro Urdialesera zihoan erromatar galtzadak banatuta. Mendebaldeko aldean, hau da, Lanestosa, Karrantza, Turtzioz eta Artzentales herrietan ezin liteke esan inoiz euskara izan den ala ez hizkuntza propioa. Dakigun gauza bakarra da erromantzearen sorreratik huraxe (montañera aldaera) izan dela bertako hizkuntza, eta halaxe erakusten digu toponimiak argi eta garbi, nahiz eta inguru honen ekialdean euskararen arrasto toponimikoren bat topatzen den. Hizkuntza aldetik, beraz, eremu horrek bat egiten du mendebaldean dituen Kantabriako lurrekin. Balmaseda hirian ere erromantzea izan da jatorrizko hizkuntza, baina bereziagoa izan da bere izaera urbanoagatik. Balizko marra horren ekialdean, ostera, Zalla, Gueñes, Gordexola eta Galdames herrietan euskararen presentzia historikoa argia eta nabarmena da, zenbat eta ekialderago, argiagoa, noski. Lekukotasun historikoen arabera, Gordexolako eta Galdameseko azken euskaldun zaharrak XIX. mendean galdu ziren. Sopuerta kontzejua gune bi hauen erdian kokatu genezake.
Laburbilduz, esan liteke Enkarterri eskualdea kulturen eta hizkuntzen arteko topaleku izan dela historikoki, eta, hori dela eta, ezin eman genezake eskualdearen ikuspegi bateraturik kulturari dagokionez.
[aldatu] Historia
Enkarterriko historian, historiaurrean hasita gaur egunera arte, lehendabiziko bizilagun ezagunak autrigoiak dira. Erdi Aroan kokatzen dira lurralde honekin lotura duten gertaera nagusiak, Abellanedako Juntetxearen sorrera, Bandoen arteko liskarrak eta bertako Foruaren idazkera 1394 eta 1503an.
Aro Modernoan, Gernikako Batzarrarekin izandako auziak izan ziren nagusi XIX. mendera arte. Gaur egun, Bizkaiko eskualdeetako bat da.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Enkarterriko aldizkari digitala
- Enkarterriko Udal Mankomunitatearen webgunea
- ENKARTUR Enkarterrien Turismo Erakundea
- Enkarterrietako Museoa
- Enkarterri Bai
- Enkarterriri buruzko albisteak