Enkarterriko historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Enkarterriko historia oso historia luzea da, historiaurrean hasi eta gaur eguneraino. Lehendabiziko bizilagun ezagunak autrigoiak ziren. Erdi Aroan gertaera nagusienak izan ziren, Avellanedako Juntetxearen sorrera, Bandoen arteko liskarrak eta bertako Foruaren idazkera 1394 eta 1503an.

Aro Modernoan Gernikako Batzarrarekin izandako auziak ziren nagusi XIX. mendearen hasieran bukatu ziren arte. Gaur egun, Bizkaiko eskualdea da.

Eduki-taula

[aldatu] Historiaurrea

Sakontzeko, irakurri: Autrigoi

Enkarterrin historiaurreko aztarna nagusiak Karrantzako Ventalaperran eta Galdamesko Arenatzan daude. Arenatza Goi Paleolitoazko aztarnategia eta Ventalaperra Aita Barandiaran eta Telesforo Aranzadik 1931an ikertutako kobazuloa dira[1]. Muskizko Ramos mendian ere Neolitozko hondakinak ere aurkituak izan ziren.

Eskualdean trikuharri eta tumuluak ere sarritan aurki daitezke, batez ere Karrantza haranean (La Cabaña, Cotobasero...), k. a. 4. milurtekoaren azken herenaren artzainek egindakoak[1].

Hallstatt kulturaren hedapenarekin batera, autrigoiek[2], euskal antzinako tribua, lurraldea okupatu zuten eta lehendabiziko biztanle ezagunak ziren. K. a. 25an, Guda kantabriarrak zirela eta, Erromatar Inperioak lurraldea inbaditu zuen[1], Pisoracatik (egungo Herrera del Pisuerga) Flaviobrigara eramaten zizkieten produktuak babesteko. Erromatarren aztarnek oraindik bizirik diraute Enkarterriko lurretan, adibidez, Avellanedan galtzadaren zati bat eta "milliarium" bat daude. Erromatarren idazleek ere Enkarterriri buruz idatzi zuten, Klaudios Ptolemaios, Dion Casio, Pomponio Mela, Paulo Orosio, Plinio Zaharra edo Lucio Emilio Paulo hain zuzen ere.

[aldatu] Erdi Aroa

Enkarterrietako Armarria

Goi Erdi Aroan, ezer gutxi dakigu autrigoiei zer gertatu ote zitzaien, baina Bizkaia sortzen ari zela, Enkarterrik bere izaera propio zuela ematen du. Alfontso III.a Asturiaskoaren Kronikan, Sopuerta (Subporta) eta Karrantza (Carrantium) hitzak Bizkaia (Bizkaj) berriarekin lotuta daude[3].

Erdi Aroan, Enkarterrik Bizkaiko beste zatiak baino egoera konplexuagoa zuen, Enkarterriko Jaurerriak bai Asturiasko monarkiarekin[1] bai Gaztelako koroiaren menpean egon zelako. Tartean Iruñeko Erresumak ere eskualdea kontrolatu zuen, adibidez, Antso III.a Nagusiak Enkarterri ez ezik Mena Harana, Urdialaitz eta Laredo ere konkistatu zituen[4]. Apurka-apurka, Jaurerriek Bizkaiko Jaurerriarekin lotura sendotu zuten, bai ezkontzaz bai dohaintzaz. XIII. mendean, Haroko familiakoek Enkarterriak menpean zituzten[1].

Hasieran, Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietara edozein bizkaitar joan zitekeen. Batzarrak Murgako Aretxabalgana arbolapean edo Gernikako arbolapean egiten zuten, behin deiadar-mendietatik adarren soinuaz deitua (Gorbeia, Oiz, Sollube, Ganekogorta eta Kolitza).

XV. edo XVI. mendean, elizate bakoitzak Batzar Nagusietara ahaldun bat bidaltzen hasi zirenean, Enkarterrik, Bizkaiko beste eskualde bezala Avellanedako haritzpean bere batzarrak egiten ohi zutenak, erabaki zuen, Lur Edegiaren beste elizateak ez bezala, Batzar nagusietara ahaldun bana ez bidaltzea baizik Enkarterriko ahaldun bakarra bidaltzea, Enkarterriko sindikoa hain zuzen ere.

[aldatu] Avellanedako Batzar Nagusiak

Sakontzeko, irakurri: Avellaneda (Sopuerta)
Avellanedako Juntetxea

Enkarterriko bizitza juridikoa eta politikoa Avellaneda auzoan zuen egoitza nagusia[2]. Hantxe zegoen haritzapean, antzinako Enkarterriko biztanleak bere batzarrak egiten zituen gai nagusiak erabakitzeko. Gero, haritzaren ondoan, etxe bat eraiki zuten, eguraldi txarra batzarra oztopatu ez dezan.

Baina hasieran, Enkarterriko hamar errepublikek ez zuten elkarren beharra, bakoitzak bere kontzeju zeukan herri-asanbladan arazoak konpontzeko. Kontzeju hauen egoitzak ezagunak dira:

# Errepublika Kontzejua
1 Hiru Kontzejuak San Bernabe Ermita (Urioste)
2 Lau Kontzejuak Muskizko Iturria edo El Casal
3 Karrantza Soscañoko Artea edo Kontxa
4 Gordexola Molinarko Donibane Eliza
5 Turtzioz Romañako San Pedro eliza
6 Artzentales Linaresko San Miguel Arbola
7 Gueñes Gure Ama Eliza
8 Zalla San Miguel Arkanjelu Eliza edo Lusako Zubia
9 Galdames Galdamesko San Pedro Eliza
10 Sopuerta El Carralgo Iturria

Gero, errepublika guztien interesak eta Foru bera defendatzeko Avellanedako Batzarra osatu zen. Batzarrerako deialdia egiteko bi modu erabiltzen zuten: Kolitza tontorretik (Artzentales, Galdames, Gordexola eta Turtziozetik distantziakide den mendia), adarra jotzen eta sutzarra pizten[5]. Agian, hasieran, Gernikakoa bezala, edozein herritar batzarrera joan zitekeen, Enkarterriarrak izatez hijosdalgo (lurraren jabeak zirelako) zirenez. Bigarren fasean, nahiz eta errepublika bakoitzak bere ahaldun aukeratu, edozein herritar joan zitekeen baina eztabaidatzeko, botatzeko eta erabakitzeko eskubideak galduta. Azkenean, 1596an, Batzarrerako ahaldunak bakarrik joan zitezkeen, herritar guztien kalterako.

Avellanedako Batzarra Enkarterriko gobernu nagusia zen. Hamar errepublikek ahaldun bana hautatzen zuten[3], orduan, batzarrean zeuden guztiak ahaldunak, sindikoa eta eskribaua ziren[6]. Batzarraren presidentea Alkate Nagusia[7] zen eta deialdia egiteko modua aldatu zuten: Sindikoak kontzeju bakoitzari abisu bat bidali zuen. Batzarra hasi baino lehen, gertuko Aingeruko kaperan meza ospatu zuten.

Hasiera batean, Enkarterrin Justizia diktatzea Bizkaiko Mailegari Nagusiaren esku zegoen. Behin 1401en Bizkaian Korrejidore izendatuta, Teniente Nagusia hautatu zuten justizia diktatzeko. Tenienteak derrigorrez Ebroz beste aldekoa izan behar zen, Avellanedan bizi eta letrak jakin. Tenienteari zegozkionak arlo zibila, kriminala, politikoa eta militarra ziren. Bere epaiaren kontra errekurtsoa egin zitekeen Korrejidoreari jotzen. Korrejidoreak erregearen autoritatea ordezkatzen zuen eta Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritzan zegoen.

[aldatu] Enkarterrietako Forua

Sakontzeko, irakurri: Enkarterriko Forua

[aldatu] Enkarterriko Foru Zaharra

Enkarterri zuzentzen zuen Usadio eta Ohituren Forua 1394an idatzi zuten[3], hau da, Bizkaiko Foru Zaharra idatzi baino laurogeita hamazortzi urte lehenago. Lehendabiziko Enkarterrietako Forua, Korrejidorea Gonzalo Moro zela idatzia, 45 artikulu edo atala zituen. Idazteko Bizkaiako usadioa zen oinarria zenbait atal Enkarterriratu behar baziren ere eta zenbait atal zibila erantsiz. Idatziaren zergatia Foruaren hitzaurreak azaltzen du[7]:

(Gaztelaniaz)

« En el nombre de Dios, amén. Porque los buenos homes de Las Encartaciones en justicia quieren vivir, y los Fueros antiguos por no ser reducidos a escritura son olvidados e han usado algunos que son contra derecho e son en grande relevamiento de los males por se atrever a facer muchos maleficios por esfuerzo de tales usos que les no daban pena alguna, por la cual razón los buenos homes de Las Encartaciones no se atreven a venir por que los malos con su malicia son multiplicados y los buenos que en paz quieren vivir son abajados. Por ende acordaron todos estando juntos en la Junta General de Avellaneda, según que lo han de uso e costumbre de se juntar, con el doctor Gonzalo Moro, oidor de la audiencia de nuestro Señor el Rey, e corregidor e veedor de Vizcaya e de Las Encartaciones e en Guipúzcoa, de ordenar estos capítulos de este cuaderno para que por ellos de aquí adelante se rijan e mantengan en justicia, entendimiento de suplicar a la merced del dicho Señor Rey para que les dé e confirme estos capítulos e cuadernio por Fuero.  »

Egoera hori arriskutsua zen oso, Enkarterri eta Euskal Herria osoa, bandoen liskarrak zela eta, jauntxoen arteko liskarrak herritar guztiei mina eragiten zieten. Liskarrak maila ezberdinetan ohartu zitezkeen[1]:

Foruak Avellanedako Batzarraren nagusitasuna irmo finkatzen zuen, erakundea Enkarterrin botere legegile bakarra eta legeak azaltzen zuen bakarra baitzen. Foruak ere Avellanedako tenientea eta alkate nagusiek bakarrik enkarterritarrei epaitzeko eskubidea zutela finkatzen du, hau da, ez dago kanpoko auzitegirik enkarterritarrak epaitu dezakeenik, honek Gernikako Batzarra eta Korrejidorearekin liskarrak sortu zituen.

1473an eta 1476an Errege-erregina katolikoek Forua zin egin zuten. Esan dugunez, Forua kodifikatu zeneko egoera bortitza zen oso: asmoa bandoen gehiegikeriak bukatzea zen eta baita bandoen egoera aprobetxatuz bizi ziren gaizkileak apenik gabe ez geratzea. Hori dela eta, Foruaren zazpi atalak acotadoei buruz ziren eta atal bi eskaleei buruzkoak. Zigorrak oso gogorrak ziren: eskuineko eskuaren ukabila ebaki Batzarrean edo Kontzejuetan armak ateratzeagatik; lekuko faltsuari bost hortzetatik bat erauzi; bigamori aurpegian hiru gurutze egin berun goriaz; lapurrari belarriak ebaki...

[aldatu] Enkarterriko Foru Berria

Forua hain gogorra izanda, Francisco Pérez Vargas Korrejidoreak 1503 urtean aldatu behar zuela erabaki zuen[4]. Foru berriak 112 atal zituen eta bere sarrerak horrela esaten du:

(Gaztelaniaz)

« En el nombre de Dios y de la gloriosa Virgen Nuestra Señora su Madre, amén. Este es el Fuero y cuaderno de Las Encartaciones sacado de los Fueros antiguos e de los buenos usos e costumbres, que los fijosdalgo de Las Encartaciones de antiguo e inmemorial tiempo acá han tenido y usado y guardado: los cuales según la calidad de la tierra e de la disposición e gente de ella se han fallado e se fallan ser muy útiles y provechosos y convenientes y necesarios, para la buena gobernación e paz e sosiego de la dicha tierra e de los vecinos e moradores de ella, según la experiencia que es madre de todas las cosas, lo han demostrado e demuestra cada día...  »

Hau da, antzinako Forua jadanik ez zen beharrezkoa egoera berriari begira. Foru berria ez da bakarrik foru kriminala zibil atalak gehitu zituzten eta. Foru Berria bitan zatituta dago: alde batetik Bizkaiko Enkarterriko Foru Zaharra edo gaztelaniaz "Fuero Biejo de Las Encartaciones de Vizcaya", eta bestetik Erabakimen Foru edo gaztelaniaz "Fuero de Albedrío". Zati bakoitzak ataletan eta legetan azpisailkatuta daude. Enkarterriko Foru Berria eta Bizkaiko Forua oso antzekoak dira. Foru Berria, zaharra ez bezala, Gaztelako erregeek ez zuten zin egin, baina berez Enkarterriko lege nagusia zen.

Foru berria ez zen luzaroko egon (hirurogeita hamar urte gutxi gorabehera), 1574an, Abellanedako Batzarrean elkarturik, Enkarterriko ahaldunek 1526ko Bizkaiko Forua errespetatzea erabaki zuen eta. Hau eztabaidatua zen baina 1576ko abuztuaren 30ean Bilbon eskritura publikoa sinatu zuten Bizkaiko Forua aukeratzeko. Harrezkero, Enkarterri foru bi izan ditu, baina Enkarterriko Forua dokumentu bat baino ez zen.

[aldatu] Aro Modernoa

Enkarterri Bizkaiko beste lurraldeak bezala auziak eta liskarrak izan zituen Jaurerriarekin hurrengo 250 urteetan zehar. Zioak asko ziren: konpetentzia norena zela, gastuak zirela, eta abar. 1628an Hiribilduak eta hiria Jaurerriarekin Konkordia sinatzeaz, Enkarterriko Sindikoa Avellanedako Juntetxean Enkarterri Bizkaiarekin batzea proposatu zuen. Batzarrak ezetz esan eta Sindikoak berriro 1629an proposatu, Batzarrak "Enkarterriri ez zuen ondo lotura" erabaki zuen arte.

Baina, errepublika guztiek ez zeuden ados erabakiarekin, Gernikako Batzarrean egon nahi dutenak bazeudelako. Avellanedako Juntetxea adostu ez zuenean (ez aho batez ez gehiengoz), errepublika batzuek norbere kontutik saiatu zuten. 1642ko irailaren 17an Gordexolako Harana sortu zuen eta gero Gueñeskoa ere[3]. 1668ko urriaren 6an Zallak[3] bide bera hartu zuen, eta Galdames 1672ko urrian[3], gero Somorrostro Haraneko Hiru Kontzejuak. Errepublika bakoitzak Gernikako Batzarrean zeuden beste 72 elizate bezala ziren, bere Teniente eta gobernu propio mantendu zuten.

Horrela Enkarterrik bitan zatituta zeuden: errepublika batua eta ez-batuak, barneko batasuna hautsiz, errepublika batuak ekonomikoki Bizkaiko Jaurerriaren gastuak ordaindu baitzuten (segun eta zenbat sutegui edo foguera zuten) Avellanedako gastu orokorrean parte hartzeari uko eginez. Hala ere, auzia azkenean konpondu zuten, 1699ko abuztuaren 25an Kontzertu bat sinatu zuten eta: bost errepublika batuek bai Gernikako bai Abellanedako Batzarren gastuei aurre egingo zizkieten.

Errepublika ez-batuek bere zioak zituzten Gernikako Batzarrean parte ez hartzeko. 1639ko Turtzioz Kontzejuaren akta horrela dio:

(Gaztelaniaz)

« ...que a la utilidad de esta república, buen gobierno de ella, conviene no se haga la unión... porque con evidencia se conoce el gran daño que a estas Encartaciones resultaría perpetuamente de la dicha unión, ansí en los grandes gastos y continuos repartimientos que el señorío echaría y en que se obliguen a contribuir incansablemente, como en que se va a perder la autoridad de esta república, en gobernarse de por sí, y ser dueña, y señora, y siéndolo sujetarse a que otro la gobierne... y por que esta república no necesita de más oficios y honores que los que tiene, siendo, como es notable su antigua nobleza, y que los antecesores, que más bien miraron este punto, ganando cartas executorias ilustres, no quisieron venir en la unión, aunque muchos años que se propuso, reconociendo, como se reconoce, no les convenir.  »

Baina, benetan gakoa ekonomian zegoen. Avellaneda eta Gernikako Batzarren arteko liskar nagusiak meatze-ustiapenari buruzkoak ziren. Enkarterrik bere burdingintza erabateko ondarea zuen, Gernikakoa, aldiz, bere burua Jaurerriaren jabetzat jo zuten eta guztien ondarea zelakoan legeak ematen zituen, Abellanedako Batzarra lurraldearen jabea zela (Foruak horrela zioen) ahaztuz.

1738an berriro Bizkaiko Jaurerria eta bost errepublika batuen artean gastuei buruzko liskarra sortu zuten. Auzia adostu ez zenean, bost errepublikek Gernikako Batzarra utzi zuten. Hori zela eta, beste Konkordia eskritura bat sinatu zuten Enkarterriek eta Jaurerriak bien arteko liskarrak buka zitezela. Eskritura sinatuta, errepublika bakoitzarekin sinatutako eskriturak deusezten zituzten. Akordioa gastuetan ere lortzen dute, Enkarterrik Jaurerriko gastu orokorren zatia erabaki zuen. Ohi bezala, Enkarterrik bere gastu propioak ordaindu behar zuen eta baita bere itsas ertzea defenditzeko gotorlekuenak, Portugaletetik Urdialaitzerainoko itsas-ertzekoak. Meatze-ustiapenari buruz, Jaurerriari uzkinaren herena eman zioten. Akordioa Gernikan 1740ko uztailaren 21ean sinatu zuten[3], Avellanedan abuztuaren 2an berretsi eta 19an eskrituratu. Filipe V.a Espainiakoa erregeak 1741eko azaroaren 22an sendotza eman zion.

1768an Somorrostro Haraneko Hiru Kontzejuen errepublikak Abellanedako Batzarra uzten saiatu arren, ez zuen lortu. Hala ere, Avellanedako Batzarra laster galduko zuen behin izandako nagusitasuna. 1799 urtean, Somorrostro Haranako zazpi kontzejuek Gernikako Batzarrari betirako erantsi zioten[3], Avellanedako Batzarra utzita. 1800 urtean Gueñes kontzejua eta Turtzioz Harana ere gauza bera egin zuten[3][4]. Gainerako errepublikak Galdames, Zalla, Artzentales eta Sopuerta urriaren 15eko Errege-Agindu baten bidez Gernikako Batzari ere erantzi zioten.

[aldatu] XIX. mendea

1804rako, Enkarterrietako errepublika guztiak jadanik Gernikako Batzarrean egonda, auzi guztiak bukatu ziren. Harrezkero, Enkarterriak Bizkaiko Lur Edegiko beste elizateak bezala Bizkaiko Batzar Nagusien zati bat dira. Abellanedan harrezkero ez zuten Batzarrik egingo, bakarrik Auzitegia eta gartzela jarraituko zuen lanean.

XIX. mendean Enkarterri gudu zelai bihurtu zen, Karlistaden bataila-eremua hain zuzen ere[2]. Bilbo setiatzeko kanpainak, Somorrostro Haranean eta Portugaleten erabakiak izan ziren[7]. Hirugarren Gerra Karlistan, Somorrostro Haranean hiru bataila izan ziren, lehendabizikoa 1874ko otsailean, bigarrena martxoan eta hirugarrena apirilean[1].

1876ko uztailaren 21ean Cánovas del Castillok sinatutako dekretuaren bitartez Bizkaiak, tartean bere barnean zegoen Enkarterri, Foruak galdu zituen. Horrela, eskualde honetan zeuden aduanak desagertu eta bertokoak jadanik ez ziren izango meategiak uztiatzen zituztenak. Hala ere, meategien uztaitzeko prozesuaren liberalizazioa jadanik hasita zegoen 1841ean Baldomero Esparterok Espainiako Gobernuak emandako 1825eko Meategi Legeari foru-baimena kendu zionean[1].

Mende honetan ere, industrializazioa berpiztu eta eskualdeko burdin-meatzaritzak Bizkaiko ekonomiaren motorra izan zen. Industrializazioak zeharo aldatu zuen eskualdeko izaera politika zein demografikoa. Immigrazioa Euskal Herriko beste lekuetatik ez ezik Espainiatik ere etorri zen eta ideologia berriak ezarriak izan ziren etorkinekin batera: sozialismoa, anarkismoa...

Egoera ekonomikoa eta sozialak grebak sortu zituen, 1890ean, adibidez, Gallartan 30.000 meatzariek egindakoa[8][1][7]. 1903 eta 1910an berriro greba orokorrek eskualdea geldiarazi zuten[4].

[aldatu] XX. mendea

XX. mendeko hasieran, tirabirak izan ziren hegemonikoak izan nahi ideologien artean: abertzaletasuna eta sozialismoa. Ideologia bien arteko jarraitzaileek elkarri borrokatu zioten, batzuetan armak erabiliz ere.

Espainiako Bigarren Errepublika hasi eta berehala, abertzale eta tradizionalistek adostutako Lizarrako Euskal Herriarentzako Sortarauari aurre egiteko sozialistek beren estatutu propioa bultzatu zuten, indarra zuten eskualdean. Hori zela eta, Enkarterrik autonomia izateko saiakerak Portugaleten hasi ziren[9]. 1931eko uztailaren 18an Portugaleteko Udalak Enkarterrik arrazoi tradizionalak, historikoak eta geografikoez zeukaten bere buruei gobernatzeko eskubidea aldarrikatu zuen, eta baita Udalen batzar bati dei egin ere.

Batzarra 1931ko abuztuaren 9an Sopuertan egin zuten[10]. Udalak Turtzioz, Artzentales, Galdames, Sopuerta, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Trapagaran, Abanto-Zierbena, Santurtzi, Ortuella eta Muskiz ziren, Basauri ere, nahiz eta Enkarterriren zati bat inoiz ez izan, batzarrara joan zen. Balmaseda, Zalla eta Gueñes prozesuaren emaitzaren zain ziren, baina ekimena "oso interesgarria" zela esan zuten. Batzarrean Autonomi estatutuaren aurreproiektu bat sortu zuten, oinarri batzuk zatituta.

Oinarriek Enkarterriko autonomia Espainiako Bigarren Errepublika barnean aurreikusi zuten[11]. Lehenengo oinarriak guztiz demokratikoa zen erregimen politikoa aurreikusi zuen: Horrela nahi zuten Udal zein herritar guztiek Enkarterriko Autonomiaren zati bat izan daitezke. Hizkuntza ofiziala gaztelania izango zela, popularra zen beste edozein mesprexatu gabe. Gainera, boteraren oinarrizko iturria Errepublikako Konstituzioa zen. Bigarren oinarriak gobernua (Kontseilu Exekutiboa) zein parlamentua (Ordezkarien Biltzarra) Gobernu zentralaren baimena behar zuela esan zuen. Hirugarrenak udaleko administrazioa sortzen du. Laugarrena Errepublikako Gobernuari ematen zion Justizia Administrazioa eta bostgarrena Ogasuna (zerga sistema baten berriaren zain). Seigarren oinarria erregimen sozialari buruzkoa da, zazpigarrena hezkuntzari buruzkoa eta zortzigarrena Estatu espainolekin harremanei buruzkoa. Gainera beste oinarri bat zeukan Autonomiari geroaldian izandako anexioei buruzkoa.

1931eko Espainiako Konstituzioa aprobazioak Lizarrako Estatutua konstituzioaren aurkakoa bihurtu zuen eta Enkarterriren aldeko autonomia mugimendua itzaltzen ari zen hil arte.

Bestetik, Gerra Zibila zela eta Lizarrako Estatuta Bizkaian baino indarrean jarri ez zen. Bizkaia, eta berarekin batera Enkarterri, Errepublikaren alde azaldu zen, baina gerrak gutxi iraun eta 1937ko erdialderako, altxatuek Bilbo hartu eta gero, Santoña bidean zegoela, Eusko Jaurlaritza hasiberriak Enkarterritik utzi zuen Euskal Herria.

Frankistek Estatutua ez ezik Bizkaiaren zuzenbide-forala ere ezabatu zituzten, herrialdea "Probintzia traidore"tzat izendatuz. 1950eko hamarkadatik aurrera gertuko Ezkerraldean industriarekin lotutako hazkunde ekonomikoa berriro hasi bazen ere, eskualdeak lehen sektoreari ekin zion.

1979an Gernikako Estatutua onartu eta 1981ean Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Kontzertu Ekonomikoa berrezarri zituen.

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b c d e f g h i Miguel González San Martin (zuzendaria): "Muskiz: Aproximación a su historia" Muskizko Udala eta Petronor, Bilbo, 1992 ISBN 84-606-0791-7
  2. a b c Manuel Estomba eta Donato Arrinda: "Los Vascos: Euskal kondaira" Bilbo Aurrezki Kutxa, Bilbo, 1980 ISBN 84-248-0523-2
  3. a b c d e f g h i Estanislao Labayru eta Fermín Herrán: "Compendio de la historia de Bizcaya" Bilbo Aurrezki Kutxa, Bartzelona, 1978 ISBN 84-248-0372-830
  4. a b c d José Antonio Romero: "Abanto y Zierbena: Referencia histórica" Zierbenako Udala eta Petronor, 1995
  5. PAL: "Euskal Herria: Hombres, tierras, cultura" Bilbo Aurrezki Kutxa, Bilbo, 1981 ISBN 84-271-1254-8 8. orr
  6. Carlos Glaria: "Muskiz: historia y toponimia de un Concejo del Valle de Somorrostro" Muskizko Udala, Bilbo, 2003
  7. a b c d L.M. Maqueda, J.I. Rodríguez, J. Rodríguez eta M. Rodríguez: "Concejo de Ortuella:Crónicas de su evolución hasta 1937" Ortuellako Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 1995 ISBN 84-605-2516-3
  8. Olga Macias: "La alimentación de los mineros de Triano (Vizcaya): Cantinas y tiendas obligatorias, 1882-1899"
  9. Jesús Laínz eta Stanley George Payne: "Adiós, España/ Good Bye Spain: Verdad y mentira de los nacionalismos" Encuentro 2004 ISBN 84-7490-748-9 Google Booksen
  10. Idazle asko: "Navarra y el nacionalismo vasco: Ensayo histórico-político sobre las señas de identidad originaria del Viejo Reino" Biblioteca Nueva, 2001 ISBN 84-7030-906-4 Google Booksen
  11. El Estatuto de Autonomía de las Encartaciones

[aldatu] Bibliografia

  • José Victor Arroyo Martín: "Las Encartaciones en la configuración institucional de Vizcaya (S.XVIII)", EHU, 1990.
  • Fernando de la Quadra Salcedo, Castillejosko Markesa: "Fuero de las M.N. y L. Encartaciones", Casa de Misericordia, Bilbo,1916
  • Fernando Martínez Rueda: "Las Juntas Generales de Abellaneda", Enkarterriko Museoa
  • Fernando Martínez Rueda: "El discurso foral de las Encartaciones y sus protagonistas en el siglo XVIII"
  • R. González Rojas: "Las Encartaciones y Avellaneda", BBK 1982.
  • Eduardo Escarzaga: "Avellaneda y la Junta General de Las Encartaciones"
  • Antonio Trueba: "Las Encartaciones", GEU Argitaldaria
  • Estanislao Jaime Labayru eta Goikoetxea: "Historia General de Vizcaya"
  • Jesús Etxebarria Mirones eta Txomin Etxebarria Mirones: "Tradiciones y costumbres de las Encartaciones"
  • Jesús Etxebarria Mirones eta Txomin Etxebarria Mirones: "Ermitas de las Encartaciones : historia y tradiciones festivo-religiosas"
  • Jesús Etxebarria Mirones eta Txomin Etxebarria Mirones: "Orígenes históricos de Las Encartaciones. Siglos X-XIII: toponimia, onomástica y lengua propia"
  • Txomin Etxebarria Mirones: "El habla montañesa o cántabra en la toponímia de Las Encartaciones"
  • Txomin Etxebarria Mirones: "Toponimia y apellidos de origen prerromano en Las Encartaciones, Cantabria, Aiala y Las Merindades"
  • Txomin Etxebarria Mirones: "Cantabros, autrigones y romanos en relación a las Encartaciones, Cantabria y las Merindades"
  • Jesús María de Sasia: "Toponimia euskérica en las Encartaciones de Vizcaya"
  • Gabriel Carretié González: "Los orígenes de Bilbao, Las Encartaciones y Tierra de Ayala"
  • Miguel Sabino Díaz García: "La molinería tradicional en Las Encartaciones"
  • Juan Manuel González Cembellín: "Torres de las Encartaciones"
  • E. César Orjas: "Vocabulario histórico de las Encartaciones de Bizkaia"
  • José Ángel Barrio Loza eta Alfonso de Andrés Morales: "Bizkaia : arqueología, urbanismo y arquitectura histórica: Bilbao y su entorno, las Encartaciones, 1989-1991" , Deustuko Unibertsitatea eta Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Joseba Trancho: "Montes de las Encartaciones" Grupo Alpino Turista
  • Rafael González Orejas: "Vocabulario histórico de las Encartaciones de Bizkaia" 1996.
  • Mikel Gorrotxategi Nieto: "Sustitución y alteración de topónimos en las Encartaciones de Bizkaia" 2000.
  • Itziar Rubio Barcina: "Enkarterrietako antzinako kartografia" Bizkaiko Batzar Nagusiak 1996.
  • Javier Ybarra y Bergé: "La Casa de Salcedo de Aranguren"
  • A. Pérez de Azagra : "Noticias Genealógicas sobre los P. de Rivera y los Salcedo y otras Casas Vascongadas..." 1943.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak