Kofratu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enkofratu» orritik birbideratua)
Panel modularrezko kofratua. Estruktura metalikoa eta erresistentzia handiko egurrezko gainazala du.
Destil kofratua.

Kofratua aldi baterako edo behin betiko den molde-sistema bat da. Hartu (gogortu) baino lehen, hormigoia edo beste material motei forma emateko erabiltzen da[1].

Kofratu-sistemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garabi bidez desplazatutako kofratu modularra.
  • Sistema tradizionala: obran bertan lantzen da, eta zerra-itxurako eta biribila den egurra edo kontratxapatua erabiltzen da. Erraza da muntatzen baina exekuzio motela du egiturak handiak direnean. Batez ere garrantzi txiki edo ertaineko obretan erabiltzen da, eskulan-kostuak enkofratu modularren alokatze-kostuak baino txikiagoak direnean. Ia edozein forma egiteko bere malgutasuna dela eta, beste enkofratu-sistemekin konbinatuz erabiltzen da.
  • Kofratu modularra edo sistema normalizatua: modulu aurrefabrikatuz (metalezkoak eta plastikozkoak batez ere) osatuta dago. Bere erabilerak azkartasuna, zehaztasuna eta segurtasuna (burdineria-mihiztadura eta behar diren beste pieza lagungarriak erabiltzean) bermatzen du. Oso erabilgarria da tamaina handiko obretan.
  • Kofratu lerrakorra: sistema hau sekzio konstantea duten egitura bertikal edo horizontaletan erabiltzen da; eta egitura hazi edo handitzen den heinean enkofratua berrerabiltzeko aukera ematen du. Enkofratu honek aldamio eta makineria uzteko lekua ere badu.
  • Kofratu galdua: ondorengo erabileretarako ez da berreskuratzen, eta elementu estrukturalari batuta geratzen da. Material plastiko, kartoi edo material zeramikozko piezaz egin daiteke, eta moldeatu behar den piezatik (hormigoizkoa gehienetan) kanpo geratzen da.

Kofratu-lauza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horma baten enkofratuaren sekzio bertikal eta horizontala.

Erromatar arkitektoek masa-hormigoizko lehen egiturak eraiki zituzten. Masa-hormigoiak trakzio- eta tortsio-esfortzu handiak hartu ezin dituenez, lehen estruktura hauek arkuak, gangak eta kupulak izan ziren, zeintzuek bakarrik konpresiopean lan egiten duten. Enkofratuak aldamioekin egin ziren eta etorkizuneko egituraren formako aldi baterako enkofratuekin. Eraikuntzarako elementu lagungarri hauek ez dute hormigoia isurtzeko bakarrik balio, beste igeltserotza lanetan ere asko erabiltzen dira. Hormigoia egiteko, erromatarrek igeltsua eta karea erabiltzen zuten aglomeratzaile gisa, eta baita Pozzuoli harritik lortutako zementu bat ere, putzolarri deiturikoa. Mineral hau beste lekuetatik lortzea erraza ez zenez, ez zen berriro erabili eraikuntzarako material gisa, Portland zementua asmatu zen arte. Hormigoi armatua ezin zen beste aglomeratzaileekin egin, armaduren burdinari eraso egiten ziolako; oxidatu egiten zuen.

Kofratu-lauza tradizionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo hormigoizko lauza egiturak azaldu zirenean, aldi baterako egituren eraikuntzarako, igeltserotza eta zurgintzatik zetozen teknikan erabili ziren. Lauza tradizional bat enkofratzeko teknika zurezko euskarriz osatuta dago (zuhaitz gazteen enborrez), ilaratan jarrita, bat edo bi metrotara, lauzaren lodieraren arabera, eta enkofratuen elementuak eusten dituzte. Elementu hauen artean, zurkaitzak jartzen dira habe moduan 30 cm-ra, egur kontratxapatuak gainjarrita. Egurrezko habe hauek (zurkaitzak), orokorrean 5-10 cm zabal eta 15 cm garai dira.

Metalezko kofratu-lauza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoaren antzekoak, baina habe lagungarriak metalezko, aluminiozko edo altzairuzkoak dira. Eskorak ere, metalezkoak izaten dira eta hauek berrerabil daitezke.

Aluminiozko kofratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aluminiozko enkofratuak kalitatezko enkofratu-sistemak dira eta eraikuntza azkarretan hormigoizko egituretan erabiltzen dira, hormak, plataformak, habeak, zutabeak eta antzeko egiturak egiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]