Ennell aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ennell aintzira
Lough Ennell
Loch Ainninn
IMG LoughEnnell0861.jpg
Castletown Geoghegan detail map 01.JPG
Kokalekua  Irlanda
53°27′N 7°25′W / 53.450°N 7.417°W / 53.450; -7.417
Garaiera 81 m
Eremua 14.3 km²
Zabalera 4 km
Luzera 8 km
Bataz besteko sakonera 8 m
Betebidea Brosna
Hustubidea Brosna
Hiriak Mullingar

Ennell aintzira (ingelesez Lough Ennell, irlanderaz Loch Ainninn) Irlandaren erdialdean dagoen Westmeatheko konderriaren hiriburua den Mullingarren ertzean dago.

Glaziar motako aintzira da. Brosna ibaia Mullingarren parean sartzen da eta Nure aldean ateratzen da. Ez da aintzira handia eta sakonera ere txikia du, lakuaren bi herenek ez baitute 8 metrotako sakonera gainditzen, eta erdiak ozta ozta hartzen ditu 3 metroak.

Jonathan Swift[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jonathan Swift idazlea bertan izaten zen oporretan. Behinola aintziraren erdian txalupa batean zegoela Nureko jendea txikia ikusten zela iruditu zitzaion eta ideia hau erabili zuen Gulliverren bidaiak liburua idazteko. Berak Lilliput deitu zion eta ordutik aurrera bertakoak ere Lilliput izena eman zioten Nure herriari.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]