Enns ibaia
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Kokapena | ||||
| Luzera | 254 km | |||
| Arroa | 5.940 km² | |||
| Emaria | ahoan: 201 m³/s | |||
| Iturburua | Niedere Tauern (Erdialde Ekialdeko Alpeak) | |||
| Ibai ahoa | Danubio | |||
Enns ibaia Danubioren eskuinaldeko (hegoaldeko) ibaiadar bat da. 254 kmko luzerarekin Austria barneko ibairik luzeena da.
Geografia [aldatu]
Salzburg estatuan jaiotzen da, Niedere Tauern mendigunean. Radstadt zeharkatu ostean, Estirian sartzen da. Hurrengo ehun kilometroan, ekialderako norabidean, Dachstein mendigunearen eta Niedere Tauernen arteko haran zabalean zehar doa. Liezen da haran horretako hiri handiena. Admontetik igaro eta gero, Gesäuse (15 kmko arroila) zeharkatzen du. Iparralderako norabidea harturik, Austria Garaian sartu eta Steyrretik iragaten da. Aurrerago Austria Garaia eta Austria Beherearen arteko muga egiten du. Enns hirian zehar pasatu ondoren, Mauthausenen ondoan Danubiora isurtzen da.
Ibaiadarrak [aldatu]
Ibaiadar nagusiak Palten, Salza eta Steyr dira.
Erreferentziak [aldatu]
Artikulu honetan Frantsesezko Wikipediako Enns (rivière) artikuluko informazioa erabili da.