Enperadorearen jantzi berria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Enperadorearen jantzi berria
Emperor Clothes 01.jpg

Vilhelm Pedersen (1820-1859) ilustratzailearen irudia, Andersenen lehenbiziko ilustratzailea izan zena.

Egilea Hans Christian Andersen
Generoa Ipuina
Datuak
Jatorrizko izenburua Keiserens nye Klæder
Urtea 1837ko apirilaren 7a
Jatorrizko hizkuntza daniera
Argitaratzailea Haurrei Kontatzeko Maitagarrien Ipuinak. Lehenbiziko Bilduma. Hirugarren Liburuxka. 1837.
(Eventyr, fortalte for Børn. Første Samling. Tredie Hefte. 1837.) (1837ko apirilaren 7a)
Herrialdea DanimarkaDanimarka
Euskaraz
Izenburua Enperadorearen jantzi berria
Argitaratzailea Aizkorri (2007)
Bilduma Ekilore
Orrialdeak 16
ISBN ISBN 8482632310

Enperadorearen jantzi berria (danieraz: Keiserens nye Klæder) Hans Christian Andersen daniar idazlearen ipuin bat da. 1837ko apirilaren 7an Haurrei Kontatzeko Maitagarrien Ipuinak ipuin-bildumaren barnean argitaratu zuen. Istorioa bera amaierako oharra duen fabula bat da: «Mundu guztiak egia dela uste duena ez du esan nahi derrigorrean egia denik», edota, «Ez dago galdera inozorik»

Ipuina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela uste asko gauza bakar bat ez besten gainontzeko guztietan zuhurra eta neurtua zen errege bat bizi zen: bere jantziez asko kezkatzen zen. Egun batez berari inoiz otuko ez litzaiokeen telarik leun eta finenaz egindako jantzia jos zezaketen Guido eta Luigi Farabutto izeneko jostun hitzontzi eta lotsagabeak etorri zitzaizkion. Jantzi hura, aipatu ziotenez, ergelentzat edota bere maiestate kargurako adina maila ez zuen edonorentzat ikusezina zelarik. Noski, han zen zen inongo jantzirik, alproja pare hark jantzi bitxi hura egiteko beharrezkoa zen material garestia eskatu eta bereganatu, eta arropa hura josten ari zirenaren papera egiten jardun zuten.

Jada enperadorea bera ere jantzi hura ikusteko gai ote zen ala ez zalantzaz urduri zegoenez, bere konfidantzazko bi gizon hura ikusteko bidali zituen. Jakina, bietako inor ez zen jantzi hura ikusteko gai izan eta berau goraipatzen hasi ziren. Hiri guztiak jantzi harrigarri horren berri ere bazuen eta hiritar bakoitzak bere auzokidea edo lagun urkoa zer nolako ergel edo inozoz zen ikusteko irrikaz zegoen.

Iruzurgileak enperadoreari bere jantzia janzten laguntzen ari zirenaren papera antzeztu eta enperadorea bere jantzia ikusteko ergel edo inozoegia zela onartu nahi ezinik hiriko kaleetan barna bere jantzi berriarekin desfilatzera atera zen.

Hiritar guztiak euren auzokideek jantzi hura ikusteko gai ez eta inozoak zirela ez jabetzeko enperadorearen jantzia goraipatzen hasi ziren, baina halako batean jendetzan zegoen haur batek honako hau esan zuen:

« Baina larrugorritan doa eta!  »

Jendearen artean esamesak piztu ziren, azkenean jendetzak enperadorea biluzik zihoala oihukatu zuelarik. Enperadoreak hura entzun eta arrazoia zutela jakin zuen, baina burua tentetu eta desfilea amaitu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enperadorearen jantzi berria