Erakunde komunikazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enpresako barne komunikazio» orritik birbideratua)
Bilera enpresako barne-komunikaziorako gehien erabiltzen den bitartekoetako bat da.

Erakunde-komunikazioa edo komunikazioa korporatiboa erakunde baten barruan mezuak igortzeko eta jasotzeko prozesuan oinarritzen da.

Erakunde-komunikaziotzat hartzen da enpresen informazio- eta komunikazio-prozesuen multzoa, hainbat arlotan eta helburu partikularrekin egiten dena, beraien segmentuari irudi estrategiko bat helarazteko diseinatzen dira.[1]

Komunikazio korporatiboak barne-dimentsioa eta kanpo-dimentsioa ditu; lehenak erakundearen barruan egiten diren komunikazioei egiten die erreferentzia eta kanpokoak berriz, erakunde horretatik kanpoko publiko desberdinei egiten zaizkien komunikazioei.

Prozesuak ez dira soilik informatiboak (igorle-mezulari-hartzailea), komunikaziozkoak ere badira, feedbacka beharrezkoa baita. Komunikazio korporatiboa prozesu sistematiko bat moduan hartzen da eta prozesu horretatik abiatuta pertsonak, prozesuak eta erakunde-egitura integratzen eta osatzen dira. Antolaketa-nomenklatura edo antolaketa-kode bat ezartzen da, izaeran eta izen sozialean oinarrituta, eta horrek antolaketa-ekintza guztiak bultzatzen ditu, irudi globala proiektatzeko kontzeptu korporatibo egokia sortuz.

Komunikazio-prozesuak, beraz, gizabanakoen antolaketa, integrazioa eta osagarritasuna ezartzen ditu lorpen komunak lortzeko, eta funtsezko elementua da enpresen eta erakundeen kudeaketan. Izan ere, eremu korporatiboan komunikazio txarrak inpaktu larria eragiten du eta horrek eragiten du adierazleetan, produktibitatean eta kalitatean, besteak beste.[2]

Erakunde-komunikazioa ulertzeko hiru era ezberdin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horacio Andraderen arabera (2005)[3], hiru modutan uler dezakegu erakunde-komunikazioa:

-Prozesu soziala: erakunde bateko kideen artean eta erakunde kanpoko publiko desberdinen artean trukatzen diren mezuen multzo osoa da[4].

-Diziplina: giza ezagutzaren arloa, erakundeen barruan eta erakundeen artean komunikazio-prozesua nola ematen den aztertzen du.

-Tekniken eta jardueren multzoa: erakundean komunikazio-prozesua ikertzearen ondorioz, inguruan dituen publikoen artean ematen diren mezuen fluxua errazteko eta arintzeko estrategia bat garatzeko balio dute.

Enpresen informazio- eta komunikazio-prozesuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazio korporatiboa erakunde baten eta haren publikoen arteko ekoizpen, zirkulazio eta kontsumo-prozesu gisa ere uler daiteke.


Erakundea enpresa bat bada, komunikazioak hiru sistema bereizten ditu:

  • Eragiketazkoak, enpresako zereginak edo eginbeharrak dira.
  • Arauzkoak, enpresako aginduak eta jarraibideak izango lirateke.
  • Mantentze-lanetakoak, harreman publikoak eta publizitatea.


Enpresa baten barruko komunikazioak izaera hierarkikoa du, aginduetan, politikak onartzean eta abarretan oinarrituta. Horregatik, esan beharra dago norbanakoen arteko harremanak oso garrantzitsuak direla harreman kolektiboen aurrean, eta zuzendarien edo goi-agintarien eta langileen arteko lankidetzaren aurrean.

Enpresa baten eraginkortasuna eta errendimendu ona komunikazio on baten mende daude erabat. Horrela, erakunde-komunikazioak erakunde baten barruko forma eraginkorrenak aztertzen ditu, finkatutako helburuak lortzeko eta kanpoko publikoari enpresa-irudi ona emateko.[5]

Komunikazio-prozesuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa baten barruko komunikazio-prozesua puntu oso garrantzitsua da produkzio-prozesuei lotuta dauden eta erakunde baten funtzionamenduari laguntzen dioten estrategiak ezartzeko garaian.

Prozesu horien barruan hainbat aldagaik hartzen dute parte; barne-komunikazioak (erakundea osatzen duten kideekin ematen dena), eta kanpo-komunikazioak, (bezeroak, komunitatea, hornitzaileak eta gobernu-erakundeak, besteak beste). Enpresaren barruan komunikazio-sistema on bat izateak balio erantsia ematen dio erakunde bati eta administrazio eta kudeaketa on baten  adierazle da.

Prozesuan zehar komunikazioaren egitura komunek hartzen dute parte: igorle/mezulari/hartzaileak eta  berrelikadurak. Erakunde baten barruan hainbat komunikazio mota egon daitezke, formala eta informala, besteak beste..


Enpresako komunikazioa funtsezko ardatza da produktibitaterako; izan ere, komunikazio eraginkor batek salmentak optimizatzeko aukera ematen baitu. Baita kideen artean giro ona eraikitzeko ere, horrela kolaboratzaileak erakundearekin inplikatuta sentitzen dira.

Komunikazio bertikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa esparruan komunikazio bertikala koordinatzaileen eta mendekoen artean gertatzen den eta gorantz edo beherantz doan komunikazioa da. Komunikazio horren bidez langileek honako alderdi hauetan duten jokabidea arautu eta kontrola daiteke:

-Atazen jarraibideak eta plangintza.

-Prozedurei, praktikei eta politikei buruzko informazioa.

-Langileen errendimenduaren balorazioa, eta abar.

Komunikazio-kanal hauek erabiltzen dira: telefonoa, bilerak, posta elektronikoa, eskuliburuak, gidak...

Informazioa helarazteko bitartekorik eraginkorrenak bilerak eta telefonoa dira. Denbora tarte labur batean informazio kopuru handia murrizteko aukera ematen dutelako.

Idatzizko komunikazioa egokia izan daiteke soilik esleitutako zereginak informazio zehatz eta konplexu asko eskatzen duenean. Aurrekoak baino hizkuntza mota zehatzagoa da, eta aldi berean objektiboagoa, ez baitago hitz eginda adina distortsio. Idatzizko komunikazioa erabilgarria da ere, tratatutako informazioaren erregistro bat sortu behar den kasuan.

Komunikazio-fluxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundeek beraien barne-komunikazioko egitura lantzeko komunikazio-fluxuak  erabiltzen dituzte. Komunikazio-fluxu hauek lau talde nagusitan antolatuta daude: goranzkoa, beheranzkoa, horizontala eta diagonala. Hauetako bakoitzak arrazoibide konkretu bat betetzen du. Adibidez, zuzendaritzako xedapenetan oinarrituta daudenak, langileek erabakietan parte hartzen dutenean eta erakundearen unitateen arteko informazio-fluxua hurrenez hurren hurren ematen den komunikazioa.[6]

Beheranzko komunikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkularra deritzon agiria ere maiz erabiltzen da enpresako barne-komunikazioan.

Beheranzko komunikazioa zereginak, rolak, entrenamendua, politikak eta abar garatzeko ezarritako ordena da.

Erakundearen izaeraren arabera ezartzen da eta helburu nagusia ordenatzea da. Ez soilik agindua ematen duenaren zentzutik, baizik eta antolaketaren zentzutik. Beheranzko komunikazioaren funtzio nagusietako bat antolakuntza kultura da eta hori betetzeko jarraibideak komunikatzea.[6]

Goranzko komunikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goranzko komunikazioa erakundeko maila hierarkiko baxuenetatik maila altuenetara ematen dena da. Komunikazio-fluxu honi esker, taldeko gainerako kideek modu proaktiboan lan egiten dute erabakiak hartzeko orduan eta etengabe parte hartzen dute erakundearen sorkuntzan eta berrikuntzan. Zenbaiten ustez, goranzko komunikazioa ezinbestekoa da etengabeko berrelikadura sortzen baita.

Komunikazio horizontala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazio horizontala maila hierarkiko bereko kideen artean ematen dena da. Sailen artean, taldeen artean edo banaka eman daiteke. Ez dago autoritaterik eta antolaketa egitura arintzeko balio du.

Komunikazio mota hau enpresako langileen eta sailen arteko jarduerak koordinatzeko, sail batek arazoak konpontzeko edo sail batek baino gehiago parte hartu behar duten erabakiak hartzeko erabiltzen da.

Komunikazio diagonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibide gisa merkaturatze-saileko kudeatzailearen eta finantzetako langile baten artean eman daitekeena da. Taldeen arteko koordinazioaren beharraren adierazlea da, igorleak premia duelako hartzailearen erantzuna lortzeko.

Erakunde-komunikazio formak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde komunikazioan aditu diren guztien arabera forma aldetik begiratzen badugu komunikazio esparru hau, edozein erakundek bi komunikatzeko bide mota izango ditu: modu formala eta modu informala.[7]

Komunikazio formala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa berak bere kideen artean komunikatzeko jartzen duen komunikatzeko modu guztiak izango lirake hauek. Komunikazio modu hau protokolo, eskuliburu, araudi eta abarren bidez eman ohi da. Enpresak pertsona bakoitzak nola jokatu behar duen, nola jaso eta transmititu behar duen informazioa finkatzen du eta honela kideen artean  komunikazten den informazioaren kalitatea eta erabilgarritasuna ziurtatzen du.

Komunikazio modu hau batez ere goranzko modu hierarkiko bat errespetatuz erabiliko da. Hierarkia maila baxuagoan dauden langileek maila handiago batean daudenekin komunikatzeko hain zuzen ere.

Komunikazio informala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazio informala erakundearen barruan dabiltzan kideen artean erabiltzen den komunikazio modua da. Aurrez ezarritako kanalik gabe sortu eta erabiltzen da, eta langileen bat-batekotasunetik sortua da.

Sinesgarritasun-maila handiko informazioa trasmititzen da eta erakundeko gizabanakoei edo taldeei buruzko gai pertsonalekin oso lotuta egon ohi da.

Komunikazio mota honi "zurrumurru edo zarata" izena ere ematen zaio. Hierarkia maila txikiko langillen artean erabilia izan ohi da eta hierarkia maila altuko langileen eta enpresaren ingurunearen baldintza pertsonalak ezagutzeko balio izan ohi du.

Erakunde-komunikazioren eragin dezaketen hesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde-komunikazioan eragin dezaketen hesiak enpresaren jardun eta biziraupenarako oztopo argiak izan daitezke kasu askotan. Komunikazioan eragiten duten hesi hauek informazioaren kalitate eta transmisio mailarekin lotuta daude. Enpresako kideen artean transmititzen den informazioa bidean galdu daitekeelako edo enpresako kideen artean egiten duen bidean aldaketak jaso ditzakeelako, hasierako mezua aldatuz.

Hesi pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hesi edo oztopo hau enpresako kideen arteko giroa egokia ez denean gertatu ohi da. Langileak elkarren artean lagundu ordez, oztopoak eta trabak jartzen dizkiete beste langileei. Honek komunikazioaren kalitatea okertu eta deuseztu dezake kasu larrienetan.

Hesi fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa handietan, askotan produkzio-planta edo beste enpresako sektore batzuk beste nazio batean kokatuak egon daitezke. Kasu hauetan komunikazioek hesi fiskoak izan ditzakete enpresa barnean informazioa transmititzeko moduek kale egiten badute.

Adibidez, jo dezagun enpresa batek bere zuzendaritza Donostian duela eta aldiz bere produkzio-planta  Indian. Orain Indiako gobernuak interneko konekzio guztiak deuseztea agintzen duela eta hontaz gain, gaixotasun larri bat dela medio herrialdeko muga guztiak ixten dituela. Kasu honetan,  enpresako zuzendaritzak ezingo luke inolako informaziorik jaso komunikatzeko bide guztiak fisikoki itxita egongo bailirateke.

Hesi semantikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa handietan askotan produkzio-planta edo beste enpresako sektore batzuk beste nazio batean kokatuak egon daitezke. Beste nazio hontan hizkuntza, ohitura eta abar ezberdinak badira hesi semantikoekin topa daiteke enpresa.

Erakundearen kanpo komunikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antolaketa-komunikazioaren eszenatoki handienetako bat erakundeak kanpoko publikoekin komunikatzeko moduari dagokiona da. Horretarako, bi faktore hartu behar dira kontuan batez ere: alde komertziala eta faktore publikoa.

Komunikazio komertziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazio modu honek enpresak bezeroarekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta komunikabideekin ezarri behar dituen komunikazio-harremanak biltzen ditu. Hortik ondorioztatzen dira haien produktuen publizitate-jarduerak, komunikabideen lengoaia eta formatuen bidez: irrati-iragarkiak, telebistarako eta zinemarako komertzialak, inprimakiak, hesiak, iragarki birtualak, eta abar.[5]

Faktore publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundeetan komunikazio publikoa estatuetako gobernu politikoarekiko derrigortasun harremanen bidez ezartzen da; zergen ordainketa, legezko xedapen teknikoak, lan-erregimena, ingurumen-arauak, besteak beste.

Stakeholders izeneko publikoekiko harremanek, hau da, erakundearekin nolabait lotuta daudenek, erakundearen izen ona baldintza dezakete, haren ekoizpen-jardueraren kaltetan.

Garrantzitsua da gobernuz kanpoko erakundeekin komunikazio-mekanismoak mantentzea, ikerketa- eta garapen-prozesuak ezar baitaitezke ezagutzaren ekoizpenari begira.

Zuzeneko lehiakideekin izan beharreko elkarrizketa-premiek ezarritako enpresa-harremanak aintzat hartzea, proiektuak, aliantza estrategikoak, gremioak eta abar eratzeko elkartze-helburuarekin.

Azkenik, kontuan hartu behar da zer eragin duen enpresak komunitatean, erakundearen gizarte-arloko ekintzen onuradun zuzena den aldetik, eta non ezartzen den erakundearen ekoizpen-ekintzen eragina.[5]

Enpresen komunikaziorako informazio-sistemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio-sistemak (IS) informazioa biltzeko, prozesatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko diseinatutako sistema formalak, sozio-teknikoak eta antolakuntzakoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antezana, Miguel. (2005). «Apuntes para un comunicador corporativo (Notes for a Corporate Communicator)» SSRN Electronic Journal  doi:10.2139/ssrn.3177483. ISSN 1556-5068. (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  2. Quintero, Yanyn Rincón (2014). «Comunicación Corporativa, Relaciones Públicas y Logística en la Dinámica Organizacional». Encuentros 12 (1): 47-58. ISSN 1692-5858. Consultado el 7 de octubre de 2018.
  3. Horacio, Andrade (2005). Comunicación organizacional interna : proceso, disciplina y técnica. Netbiblo. ISBN 8497451007. OCLC 433048537. Consultado el 7 de octubre de 2018
  4. K. Bero, David (2000, ©1969). El proceso de la comunicación : introducción a la teoría y a la práctica. Editorial El Ateneo. ISBN 9500263548. OCLC 49596300. Consultado el 7 de octubre de 2018
  5. a b c María Cristina Ocampo Villegas, ed. (2007). «El comunicador y la organización». Comunicación empresarial (1ra edición). Bogotá, Colombia: Universidad de la Sabana. p. 292. ISBN 958-648-459-9. «libro»
  6. a b María Cristina Ocampo Villegas, ed. (2007). «Humanizar la comunicación, la mejor apuesta de la organización». Comunicación empresarial (1ra edición). Bogotá, Colombia: Universidad de la Sabana. pp. 50-56. ISBN 958-648-459-9. «libro».
  7. Carlos., Fernández Collado,; Horacio,, Andrade Rodríguez de San Miguel, (2002). La comunicación en las organizaciones (2a ed edición). Trillas. ISBN 9682465869. OCLC 52530270.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]