Enrico Cecchetti
Wikipedia(e)tik
Cechetti, Anna Pavlovaren irakasle.
Enrico Cecchetti (Erroma, Italia, 1850 - Milan, Italia, 1928) dantzaria eta ballet irakaslea izan zen. Milango Scalan hasi ondoren, arrakasta handia izan zuen Europako eta Amerikako antzokietan. 1902an, Varsoviako Antzerki Talde Nagusiaren zuzendari izan zen. 1905ean, munta handiko eskola bat zabaldu zuen San Petersburgon, non T. Karsavina, V. Nijinski, Anna Pavlova eta beste hainbat ballet dantzari ospetsu izan baitzituen ikasle.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.