Enrico Fermi

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Enrico Fermi

Bizitza
JaiotzaErroma1901eko irailaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Italiako Erresuma  (1901eko irailaren 29a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1954ko azaroaren 28a)
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
Erroma
Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaChicago1954ko azaroaren 28a (53 urte)
Hobiratze lekuaOak Woods Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Laura Fermi (en) Itzuli  (1928ko uztailaren 19a -  1954ko azaroaren 28a)
Hezkuntza
HeziketaPisako Unibertsitatea
Scuola Normale Superiore. Classe di Scienze (en) Itzuli
(1918 - 1922) diploma di licenza della Scuola Normale Superiore (en) Itzuli
Leidengo Unibertsitatea
(1923 - 1924)
Göttingengo Unibertsitatea
(1923 - 1923)
Hezkuntza-mailaDoktoretza
TesiaUn teorema di calcolo delle probabilità ed alcune sue applicazioni (en) Itzuli
Tesi zuzendariaLuigi Puccianti (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Tsung-Dao Lee
Ettore Majorana (en) Itzuli
Geoffrey Chew (en) Itzuli
Oreste Piccioni
Sam Treiman (en) Itzuli
Herbert L. Anderson (en) Itzuli
Marvin Leonard Goldberger (en) Itzuli
Emilio Segrè
Owen Chamberlain
Mario Ageno
Richard Garwin (en) Itzuli
Willem Malkus (en) Itzuli
Arthur H. Rosenfeld (en) Itzuli
Robert A. Schluter (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Irakaslea(k)Max Born
Paul Ehrenfest (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, fisikari teorikoa, fisikari nuklearra, unibertsitateko irakaslea eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)Enrico Fermi Institute (en) Itzuli
Göttingengo Unibertsitatea
Leidengo Unibertsitatea
Florentziako Unibertsitatea  (1924 -  1926)
Erromako La Sapienza Unibertsitatea  (1926 -  1938)
Columbia Unibertsitatea  (1939 -  1942)
Chicagoko Unibertsitatea  (1942 -  1954)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakOtto Hahn eta Joseph Fourier
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Linzeen Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

IMDB: nm0272751 Musicbrainz: 834a4296-110d-4de4-af33-ec47b98aae3a Discogs: 4331830 Find a Grave: 331 Edit the value on Wikidata

Enrico Fermi, (Erroma, 1901eko irailaren 29a - Chicago, Illinois, 1954ko azaroaren 28a), italiar fisikari. Ezaguna da lehen erreaktore nuklearraren garapenagatik eta teoria kuantikoari egindako ekarpenagatik. Erreaktore nuklearra asmatu zuen. 1938an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, induzitutako erradioaktibitateari buruz egindako lanengatik eta XX. mendeko jakintzari nagusietakotzat hartzen da. Plano teorikoan eta esperimentalean, gaitasun handiko fisikari gisa ezaguna da.

1952an, fermio elementua era sintetikoan ekoitzi zuen: haren ohoretan, izen hori jarri zitzaion.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika Erroman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamalau urterekin, fisikari buruzko jakin-mina erakutsi zuen. Oroimen eta laburbiltzeko gaitasun handikoa zenez, fisika teorikoari buruzko ariketak egiteko erraztasuna zuen, eta ikasketak bikain egin zituen. Fisika eta matematikak ikasten gozatzen zuen, eta interesak anaia Giuliorekin partekatzen zituen. 1915ean, anaia hil zen eta Fermi denbora gehiago ikasten hasi zen, haren galeraz ez pentsatzeko. Ondoren, Enrico Persico ezagutu eta biek batera hainbat egitasmo egin zituzten: besteak beste, giroskopio bat eraiki eta Lurraren eremu magnetikoaren neurtzea, esaterako. Fisikari buruzko jakin-egarria areagotu zitzaion, aitaren lagun batek liburu batzuk opari eman zizkionean.

1922an, doktoretza lortu zuen. 1927an, Erromako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten eta, horrela, Erroma munduko ikerketa-gunerik garrantzitsuenetakoa izan zen. 1938an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen.

Bere laguntzaileekin, 60 elementu neutroiekin bonbardatu, eta 40 isotopo lortu zituen; baita 92. elementuaren (uranioa) atomoen transmutazioa, 93. elementuaren (neptunioa, naturan agertzen ez dena) atomo batean.

Manhattan proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Manhattan Proiektua»
Manhattan proiektuaren kontrol gela.

Erroman geratu zen, 1938 arte. Nobel Saria jaso ondoren, New Yorka emigratu zuen, emazteak arazoak izan baitzitzakeen, judua izateagatik, Mussoliniren jaurbidea zela eta. New Yorka heldu bezain laster, Columbia Unibertsitatean lan egiten hasi zen.

Fermik lehenengo pila nuklearra sortzen lagundu zuen. Bigarren Mundu Gerran, bonba atomikoaren garapenean esku hartu zuen Manhattan Proiektuaren barruan. Urte batzuk geroago, bonba termonuklearraren aurkako iritzia azaldu zuen. 1946an, Chicagoko Ikasketa Nuklearren Unibertsitatean zuzendari eta fisika-irakasle izendatu zuten. Egun, unibertsitate hark haren izena darama.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]