Enrico Fermi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrico Fermi

Enrico Fermi, (Erroma, 1901eko irailaren 29a - Chicago, Illinois, 1954ko azaroaren 28a), fisikari italiarra. Ezaguna da lehen erreaktore nuklearraren garapenagatik eta teoria kuantikoari egindako ekarpenagatik. Erreaktore nuklearra asmatu zuen. 1938an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, induzitatutako erradioaktibitateari buruz egindako lanengatik eta XX. mendeko zientziari nagusietakotzat hartzen da. Plano teorikoan eta esperimentalean, gaitasun handiko fisikari gisan ezaguna da.

1952an, fermio elementua era sintetikoan ekoitzi zuen: haren ohoretan, izen hori jarri zitzaion.

Biografia

Fisika Erroman

Hamalau urterekin, fisikari buruzko interesa erakutsi zuen. Oroimen eta sintesi-gaitasun handikoa zenez, fisika teorikoari burzuko ariketak egiteko erraztasuna zuen eta ikasketak bikain egin zituen. Fisika eta matematikak ikasten gozatzen zuen eta interesak anaia Giuliorekin partekatzen zituen. 1915ean, anaia hil zen eta Fermi denbora gehiago ikasten hasi zen, haren galeraz ez pentsatzeko. Ondoren, Enrico Persico ezagutu eta biek batera hainbat proiektu egin zituzten: besteak beste, giroskopio bat eraiki eta Lurraren eremu magnetikoaren neurtzea, esaterako. Fisikari buruzko interesa areagotu zitzaion, aitaren lagun batek liburu batzuk opari eman zizkionean.

1922an, doktoretza lortu zuen. 1927an, Erromako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten eta, horrela, Erroma munduko ikerketa-gunerik garrantzitsuenetakoa izan zen. 1938an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen.

Bere laguntzaileekin, 60 elementu neutroiekin bonbardatu, eta 40 isotopo lortu zituen; baita 92. elementuaren (uranioa) atomoen transmutazioa, 93. elementuaren (neptunioa, naturan agertzen ez dena) atomo batean.

Manhattan proiektua

Sakontzeko, irakurri: «Manhattan Proiektua»
Manhattan proiektuaren kontrol gela.

Erroman geratu zen, 1938 arte. Nobel Saria jaso ondoren, New Yorkera emigratu zuen, emazteak arazoak izan baitzitzakeen, judua izateagatik, Mussoliniren erregimena zela eta. New Yorkera heldu bezain pronto, Columbiako unibertsitatean lan egiten hasi zen.

Fermik lehenengo pila nuklearra sortzen lagundu zuen. Bigarren Mundu Gerran, bonba atomikoaren garapenean parte hartu zuen Manhattan Proiektuaren barruan. Urte batzuk geroago, hidrogenozko bonbaren kontrako iritzia azaldu zuen. 1946an, Chicagoko Ikasketa Nuklearren Unibertsitatean zuzendari eta fisika irakasle izendatu zuten. Egun, unibertsitate hark haren izena darama.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enrico Fermi Aldatu lotura Wikidatan