Enrique Fernández Arbós
Wikipedia(e)tik
Enrique Fernández Arbós espainiar biolin-jotzaile, orkestra-gidari eta musikaria izan zen (Madril, 1863 - Donostia, 1940). Bruselan eta Alemanian sakondu zituen ikasketak. Madrilgo eta Londresko kontserbatorioetako irakasle izan zen, eta Madrilgo orkestra sinfonikoko zuzendari. Erromantzak, trioak eta El Centro de la Tierra zartzuela idatzi zituen, eta Isaac Albénizen Iberia obrako zenbait zati egokitu zituen orkestrarako.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.