Enrique Gorriarán

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Enrique Haroldo Gorriarán Merlo (Buenos Aires, Argentina, 1941ko urriaren 19 - 2006ko irailaren 22) iraultzaile argentinarra zen.

Unibertsitatean ekonomia ikasi eta Langileen Alderdi Iraultzailean sartu zen. Horrez gain, Herri Armada Iraultzailea talde armatu gebaristaren sorreran parte hartu zuen.

Gorriaranek, Nikaragua, Argentina eta Latinoamerikako beste herrialdeetan borroka egin zuen. 1976an Herri Armada Iraultzailea oso suntsituta zegoenez, Fronte Sandinistan sartu zen. 1979an sandinistek Managua hartu zuten eta Anastasio Somozaren aurkako planak prestatzen hasi zen. 1980ko irailaren 17an diktadorearen aurkako erasoan parte hartu zuen, non diktadorea hil zen.

Ondoren, Paraguayra alde egin zuen eta 1989an Argentinara itzuli zen. Urte horretan, La Tabladako kuartela erasotu zuen eta atxilotu zuten. Espetxeratua izan zen eta 2006ko irailaren 22an hil zen bihotz- eta arnas funtzioak hutsegin ondoren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]