Enryaku-ji

Koordenatuak: 35°04′14″N 135°50′28″E / 35.070555555556°N 135.84111111111°E / 35.070555555556; 135.84111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Enryaku-ji
延暦寺
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak
New Saigoku Kannon Pilgrimage
[[]]
Shinbutsu Reijō Junpai no Michi
Konpon-chūdō (根本中堂), eraikin nagusia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Shiga
Core city of JapanŌtsu
ChōchōSakamotohonmachi
Kokapen fisikoaHiei mendia
Koordenatuak35°04′14″N 135°50′28″E / 35.070555555556°N 135.84111111111°E / 35.070555555556; 135.84111111111
Map
Historia eta erabilera
Siege of Mount Hiei
Siege of Mount Hiei
Izenaren jatorriaEnryaku (en) Itzuli
ErlijioaTendai (en) Itzuli
IzenaBhaiṣajyaguru Buddha (en) Itzuli
Arkitektura
Azalera497,7 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iv)
Erreferentzia688-005
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Enryaku-ji (japonieraz: 延暦寺?) , Ōtsun dagoen tenplu budista bat da. 1994ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak multzoaren barnean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tendai monasterioa da eta Hiei mendian eraiki zuen Saichō monjeak 788 urtean, Kyototik gertu, eta gaur egun oraindik Tendai sektaren tenplu nagusia da.

Kammu enperadorearen babesean Saichōk ehun ikasle ordenatu zituen 807an. Diziplina zorrotza ezarri zien Hiei mendian eta 12 urtez itxituran egon ziren ikasten eta meditatzen. Ondoren monasterioko eta gobernuko postu garrantzitusak eskuratu zituzten.

Enryaku-ji tenpluaren garai onenean 3.000 azpitenplu izan zituen eta monje gerlarien (僧兵 sōhei) armada boteretsua eratu zuen. X mendean Ōtsuko Enryaku-ji eta Mii-dera tenpluen artean borroka piztu zen Tendai tenplu nagusia nor izango eta monje gerlariek baretu zuten egoera. Eskualdeko tenpluen artean gatazkek jarraitu zuten eta 1571ean Oda Nobunagak Enryaku-ji erasotzearekin bukatu zuen egoera honekin, eraikinak suntsitu eta monjeen artean sarraski itzela eginez. Gaur egun dakusagun tenpluko pabiloi gehienak beraz XVI eta XVII mendetakoak dira.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enryaku-ji tenpluko eraikinak hiru eremutan banaturik daude:

  • Tō-dō (東塔, "Ekialdeko pagoda"): Bertan daude eraikin arrantzitsuenak.
  • Sai-tō (西塔, "Mendebaldeko pagoda"): Tō-dō azpian dago.
  • Yokokawa (横川): Isolaturik dago, oinez ordu eta erdira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]