Entamoeba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entamoeba
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaArchamoebea
OrdenaEntamoebida
FamiliaEntamoebidae
Generoa Entamoeba
Casagrandi & Barbagallo, 1897[1]
Azpibanaketa
Ikusi testua

Entamoeba Amoebozoaren barruko genero bat da, ameba endoparasito guztiak biltzen dituena. Genero honen espezie batzuk giza hesteetan bizi dira.

Entamoeba histolytica da espezie patogeno ezagunena, gizakian amebiasia eta disenteria sortzen dituena. Beste Entamoeba batzuk (Entamoeba coli, Entamoeba dispar...) hesteetako saprofito ez-kaltegarriak dira.

Protozoo hauen bizi-zikloa oso sinplea da. Bi egoeretan egon daitezke: trofozoitoa (zelula aktiboa, elikatu eta zatitzen dena) eta kistea (erresistentzia handiko zelula, latentzia-forma dena). Entamoeba histolyticaren kasuan, kisteak irensten dituenean harrapatzen du gaixoak amebiasia edo disenteria.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Casagrandi O & Barbagallo P. (1895). «Ricerche biologiche e cliniche suli' Amoeba coli (Lösch). (Nota preliminare)» Bull. Accad. Gioenia Sci. Nat. Catania (39): 4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]