Enterobacter

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Enterobacter
Enterobacter cloacae
Enterobacter cloacae


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Bacteria
Filuma: Proteobacteria
Klasea: Proteobacteria gamma
Ordena: Enterobacteriales
Familia: Enterobacteriaceae
Generoa: Enterobacter

Enterobacter generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo txikiak direnak (kokobaziloak). Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude. Anaerobio fakultatiboak dira eta glukosa ez ezik, laktosa ere hartzitzen dute. Ez dute esporarik sortzen.

Enterobacter-en ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:

  • anaerobio fakultatiboak, Enterobacteriaceae guztien antzera.
  • oxidasa (-)
  • katalasa (+)
  • glukosa hartzitzen dute, CO2 gasa sortuz
  • laktosaren hartzidura (+)
  • H2S (-)

Enterobacter-ek, Citrobacter, Klebsiella eta Escherichiarekin batera bakterio koliformeen multzoa osatzen du. Koliformeak hestean bizi diren bakterioak dira, ezaugarri biokimiko amankomunak dituztenak eta garrantzi handikoak ingurugiro-mikrobiologian, kutsadura fekalaren adierazleak baitira.

Enterobacter giza zein animalien hesteetan bizi da, baina egoera librean ere aurki daiteke (uretan, lur-zoruan...) Espezie batzuk oportunistak dira, gaixotasunak sortuz immunitate-sistema ahula dutenengan; hori dela eta, infekzio nosokomial askoren jatorrian dago bakterio hau.