Enzebra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Enzebra
Status iucn3.1 EX eu.svg

Iraute egoera: Galdua

Fosilen hedapena: Pleistozeno-1.600 Ma

Ekainberriko zaldiak.jpg

Jatorrizko herrialdea(k):
 Espainia  Portugal

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Azpiklasea: Eutheria
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus hydruntinus
Izen binomiala
'Equus hydruntinus'
Arraza

'

Sinonimoak

Enzebro. Zebra.

Equus hydruntinus baten hanka fosila

Enzebra edo enzebroa, Equus hydruntinus nahiz eta honen inguruko teoria ezberdinak dauden[1][2], Iberiar Penintsulako zenbait eskualdetan garai historikoak arte bizi izandako ekido baten izena da. Antza enzebroa XV. mende inguruan galdu omen zen Penintsulan. Batzuek ordea gehiago luzatzen dute iraungitze-data hau, eta tarpanaren teoriaren defendatzaileek, enzebroaren oinordeko zuzenak egungo sorraia zaldiak direla diote. Eurasiako gainontzeko lekuetan animalia hau Pleistozeno garai eta ertainean galdu zen.

Dena den bi teoria nagusi eta kontrajarriak daude iberiar abere misteriotsu honen inguran. Batzuek diote enzebro iberiarrak garai historikoak arte iraun egindako tarpan basatiak zirela.

Sakontzeko, irakurri: «Tarpan»

. Beste adituek ordea, eta antza horren inguruko froga paleontologikoak daude, basa abere horiek Europako basa astoak ziren, hau da, Equus hydruntinus delakoak.

Egiaztuturik dagoena zera da; erdi aroan Portugalen, Gaztelan eta Leonen "zebro" eta Aragoiko Erresuman (Katalan Herriak barne) "enzebra" edo "zebra" izeneko abereak agertzen dira sarritan agirietan. Nabarmentzekoa da era berean "zebra" edo "enzebra" hitza leku askoren toponimian agertzen dela.

Euskal Herrian Ekaingo harpean hainbat abere marrazkiei buruzko iritzi kontrajarriak daude. Hainbatek defenditzen dute zenbait animali ez direla zaldiak, enzebroak baizik.

Enzebroei buruzko teoria ezberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enzebrori buruzko teoria kontrajarri asko daude egun ere. Laburbilduz hauek dira:

  • Enzebroa kriptozoologiaren abere bat besterik ez da. Ez dira inoiz benetan izan. Hala ere toponimiak eta ehizara lotutako testu historikoek zalantzan jartzen dute azken hau.
  • Enzebroak mendira ihes joandako eta basatiak bilakatutako etxeko astoak omen ziren.
  • Enzebroak Iberiar Penintsulan garai historikoak arte iraun egin zuten Europako basa astoak dira, Equus hydruntinus hain zuzen. Teoria honek dauka egun funtsa gehien froga paleontologikoak kontutan hartuz.
Sorraia arrazako zaldia
  • Enzebroak garai historikoak arte iraun egin zuten basa tarpanak dira, eta beraien azken oinordekoak sorraia zaldiak omen dira. Teoria hau bigarren onartuena da.
  • Enzebroa egun arte ondo deskribitu gabeko iberiar ekido espezie autoktono bat izan zen.

Espeziearen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]