Epeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Epeo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPanopeo

Epeo, greziar mitologian, Panopeoren semea izan zen. Troiako Gerrako espedizioan parte hartu zuen hogeitamar itsasontziren buru. Troiako Zaldiaren sortzailea izateagatik ezaguna da.

Gerra amaitu ondoren, Italiara itzuli zen, non, Virgilioren arabera, Metaponto eta Pisa hiriak sortu zituen.

Tradizio baten arabera, Metaponton sagaratu zizkion Artemisa jainkosari, zurezko zaldi ospetsua eraikitzeko erabili zituen tresnak.

Homeroren Iliada lan ospetsuan, Patrokloren omenezko hil jokoetan, Akilesek mando bat ematen dio boxeoan trebeena den akaiarrari. Epeo, hoberena izateaz harrotzen da, eta Eurialo garaituz frogatzen du.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]