Ephraim Chambers
Wikipedia(e)tik
Ephraim Chambers Entziklopedista ingelesa izan zen (Kendal, Westmorland, 1680 inguruan - Islington, 1740). Harpidetzen bidez 1728an kaleratu zen haren Cyclopaedia; Arte eta Zientzien Hiztegi Unibertsala delako obra horrek ospe handia jaso zuen berehalakoan. Diderot eta D´Alemberten L'Encyclopédie-aren iturri nagusietako bat izan zen liburu hau.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
