Epifania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Epifania (1589 ingurukoa), Roland de Mois.

Epifania (grekoko: επιφάνεια: manifestazioa, gertakari mirarizkoa). Kultura askotan ezagutzen dira epifaniak errebelazioak edo agerpenak zeinetan aztiak, sazerdoteak, txamanak ala orakuluak mundu honetatik kanpoko gertakariak agertzen eta argitzen zituzten.

Bada ere festa erlijiotsua kristaua zeinetan Jesus Nazaretekoak bere burua ezagutzea ematen duen.

Giacomo Cannobioren arabera, Epifania terminoa lehen mendearen zazpigarren hamarkadan erabili zen "Jainkoaren haintza" adierazteko.

Itun Berrian, epistola paulino berrandiarretan, hain zuzen ere, Kristoren munduratzea bezala aurkezten du, bere erreinuaz jabetzera datorren enperadore modura. Abiapuntu honetatik Ekialdean Kristoren haragiztatzeaz mintzo ziren, eta segidan, IX. mendetik aurrera, Jesus paganoei eagutzera ematen zaienekoa. Hau da urtarrilaren 6ean ospatzen den festa.

Bibliaren arabera Jesusek une desberdinetan eman zuen ezagutzera bere jainkotasuna, baino hiru dira epifania modura ospatzen diren gertakariak: Ekialdeko jakitun edo aztiek gurtu zutenekoa (Mateo 2, 1-12n kontatzen dena) eta urtarrilaren 6an oroitzen dena; Joan Bataitzailearen aurreko agerpena, honek bataiatu zuenekoa Jordan ibaiaren uretan; eta bere jarraitzale apostoluen aurreko agerpena Kanako eztaietan, jendaurreko lanari ekiten dionekoa.

Gehien ospatzen den epifania, halere, urtarrilaren 6ean ospatzen dena da, zeinetan hainbat ekialdeko azti edo jakitun umea gurtzera etorri zitzaizkion, urrea, intzentsua eta mirra eskainiz. Bibliak ez ditu aipatzen ez zenbat ziren ezta hauen izenak, geroagoko tradizioak izendatu zituen Gaspar, Meltxor eta Baltasar. Ez da inon aipatzen ere errege zirenik, beraz, monarkiaren aldetik propagandazko jukutria dirudi honek.