Epifonema

Wikipedia, Entziklopedia askea

Epifonema grezieratik dator, eta “azken espresioa” esan nahi du. Erretorikan izen horrekin testu baten bukaeran osoaren laburpena edo sententzia moduan esaten dena da. Iritzi horrekin idazleak testua biribiltzen du. Ahozko hizkuntzan ere aurki daitezke epifonemenen adibideak. Horrela, elkarrizketa baten bukaeran “Hamaika ikusteko jaioak gara!” esaten badugu, nolabait, guztiari buruzko iritzi bat ematen ari gara.

Epifonema, beraz, sintesi bat bezala ulertu daiteke. Horren arabera handiagotze figura literario bezala sailka daiteke. Sarritan harridura perpausa izaten da. Halaber, moduz batez aforismo edota sententzia esaera bezala onar daiteke.

Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegian bi motatako epifonema bereizten dira:

  • Pasarte baten ondotik azken esaldia sententzia gisa denean.
  • Epigrama baten bukaeran azken eztenkada.[1]

Bertsolaritzan epifonemak asko erabiltzen dira. Aipatutako Hiztegian, esaterako, jaso da Bilintxen “Kontzezirentzat” bertsoa[2] non, neskaren edertasuna goraipatu ondoren, horrela bukatzen du:

Bedeinkatua izan dadila
zu egin zinduen ama!

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juan Mari Lekuona eta Jean Haritxelhar, 208.or.
  2. Antonio Zavala: Bilintx. Donostia: Donosti Aurrezki Kutxa, 1978, 117. or.

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]