Epiglotis
Wikipedia(e)tik
| Epiglotis | |
|---|---|
| Laringearen zatiak. | |
| Latinez | Epiglottis |
| MeSH | Epiglottis |
| Dorlands/Elsevier | epiglottis |
Epiglotis laringearen hasieran izaten den kartilagoa da. Mihiaren atzealdeari lotuta dago eta zerbait irenstean glotisa ixten du[1]. Amigdalarekin gertatzen den moduan, batzutan aho-gingilekin nahasten dute. Epiglotisak dastamen-papilak ditu.[2]
Laringea osatzen duten bederatzi kartilagoen bat da eta hizkuntza batzuetan hotsak egiteko erabiltzen dute, epiglotis-kontsonanteak izenekoak.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Jowett, Shrestha (1998), «Mucosa and taste buds of the human epiglottis», Journal of Anatomy 193 (4): 617–618, http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC1467887/.
|
||||||||||||||
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |