Epika
Epika, poesia epikoa edo epopeia (grezieratik ἐπικός, epikos, eta horren jatorria ἔπος, epos, "hitza, istorio, poema"), literatura-generotzat hartua da.
[aldatu] Historia
Antzinako gizarteek herrien ohituretan eta gertakizun historikoetan oinarritutako poemak egin eta bildu zituzten. Lan horietan herrian izandako borrokak eta heroien ekintzak goraipatzen ziren. Homerok eta Virgiliok beren poema epikoetan gai horiek jaso zituzten (Homeroren Iliada eta Odisea; Virgilioren Eneida).
Ekialdeko herrietan ere gauza bera egin zuten. Mesopotamian Gilgameshen bertsoak (K.a. 3.000. urte ingurukoak) hartu izan dira epikaren aitzindari, baina Homeroren poemak (K.a. 900-750) dira zalantzarik gabe epikaren hasiera adierazi zutenak, eta epikaren arauen iturri nagusia eman dutenak. Homeroren lan horien ezaugarriak, deskripzioak, adjektiboak, esaerak, bat-bateko ahozko poesia, eta poesia-mota horren arauetan oinarritzen dira.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.