Epiro (periferia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
YiFeiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 05:58, 13 apirila 2016

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula

Epiro[1] (grezieratik ´Ηπειρος Epeiros kontinente esan nahi duen hitza), antzinatean greziar tribu anitzez osatutako eskualde bat zen, Epiroko Erresuma eratu zuena. Bere mugak honako hauek ziren: Iparraldean, Iliria eta Mazedonia, hegoaldean, Anbraziako golkoa eta Etolia, ekialdean Tesalia eta mendebaldean Joniar itsasoa. Erdialdeko eta iparraldeko zatiak, antzinate klasikoan, Molosia izeneko lurraldea osatzen zuen, Pindo mendilerroak banatzen du eskualde hau Tesaliatik.

Nekazal eskualde bat izan zen eta hala izaten jarraitzen du, non, batez ere, garia eta beste labore batzuk, barazkiak, fruituak, olibak eta tabakoa ereiten diren.

Eskualde osoak sarri izan zituen gerrak mugakide zuen Mazedoniarekin, Molosiako erregeek Mazedoniako Filipo II.arekin adiskidetasuna sinatu zuten denboran izan ezik, Neoptolemoren alaba zen eta Alexandro Handiaren ama izango zen Epiroko Olinpiarekin ezkondu zena. Bere garai gailena, K. a. IV. mendearen amaieran eta K. a. III. mendearen hasieran izan zuen, Pirro erregearekin. Bertako hiri nagusia Dodona zen, ospetsua bere orakuluagatik eta mendeko erresuma zen Molosian zegoena. Epiroko Alexandroren erregealdian, erret egoitza Butrint hirian ezarria izan zen. K. a. 146. urtean Erromatar Inperioaren zati izatera pasa zen. IV. mendearen amaieran, Teodosio enperadoreak Inperioa bi zatitan banatu ondoren, ekialdeko zatia edo Bizantziar Inperioaren zati izatera pasa zen. XIV. mendean Erdi Aroko erresuma bat zen, Albaniaren mendeko izatera iritsi zena. 1430ean, eskualde hau Otomandar Inperioaren mende zegoen.

Balkanetako gerraren ondoren (1912-1913) egungo Greziaren zati izatera pasa zen, herrialdeko mendebaldeko muturreko prefektura edo periferia osatuz. 1944tik, Epiroren iparraldeko zatia, Albaniara pasa zen (Iparraldeko Epiro).

Prefekturako hiriak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Epiro (periferia) Aldatu lotura Wikidatan


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre