Epistemologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Epistemologia edo gnoseologia (grezieratik ἐπιστήμη edo episteme, "ezagutza"; λόγος edo logos, "teoria") ezagutza zientifikoaren ekoizpena eta balioztatzea aztertzen dituen filosofia adarra da. Bere lorpenera daramaten baldintza historiko, psikologiko eta soziologikoak bezalako arazoetaz arduratzen da, eta justifikatzen edo baliogabetzen den irizpideetaz. "Zientzietako adar nagusia" bezala ezagutzen da.

Egile frantziar eta ingeles askok "epistemologia" hitza, gaztelaniaz gnoseologia edo "ezagutzaren teoria" bezala ezagutzen denarekin identifikatzen da, ezagutza orokorraz arduratzen den filosofiaren adarra: ohikoa, filosofikoa, zientifikoa, etab... Izan ere, ingelesezko epistemology hitza, gnoseologia bezala itzultzen da. Baina hemen, epistemologia ezagutza zientifikora mugatuko da.

Beste alde batetik, epistemologia, zientziaren filosofiarekin identifikatzen da, baina zientziaren filosofia, epistemologia baino zabalagotzat har daiteke. Zientziaren filosofian eztabaidatuak diren suposaketa batzuk ez ditu zalantzan jartzen epistemologiak, edo bere azterketagaian eraginik ez dutela kontsideratzen da. Adibidez, zientziak azter dezakeen errealitate objektibo bat ba ote dagoen galdera metafisikoa edo zentzumenen ilusio bat baino ez den, baina epistemologo askok benetan existitzen dela uste dutena, edo euren baiezko edo ezezkoak, ezagutzaren lorpen metodoen esistentziarako edo metodo horien balioztatze irizpideentzako garrantzirik ez dutela uste dute.

Epistemologia, hirugarren diziplina batetatik ere ezberdin daiteke, oraindik bera baino mugatuagoa dena: metodologia. Metodologoak ez du zalantzan jartzen zientzialariek baliozkotzat onartutako ezagutza, baizik eta ezagutza zabaltzeko estrategien bila ibiltzen dela. Adibidez, estadistikaren garrantzia eztabaidaezina da metodologoarentzat, datu eta laginetatik abiatuta, hipotesi berriak proposatzeko bide bat baita. Epistemologoak, aldiz, datu eta lagin horiek, eta baita estadistika bera ere, zalantzan jarri ditzake.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Epistemologia Aldatu lotura Wikidatan