Epitrokoide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Epitrokoidea (marra gorriaz), zirkunferentzia gidatzailea (marra urdinaz), zirkunferentzia sortzailea (marra beltzaz). Parametroak: a = 3, b = 1 eta h = 1/2.

Geometrian, epitrokoidea kurba bat da, zirkunferentzia finko (gidatzailea) baten inguruan ukitze eran biratzean beste zirkunferentzia (sortzailea) bati lotutako puntu batek sortzen duena. Epitrokoidea erruleta mota bat da.

Ekuazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epitrokoidearen ekuazio parametrikoak hauek dira:

non a zirkunferentzia gidatzailearen erradioa, b zirkunferentzia sortzailearen erradioa, eta h puntuaren eta zirkunferentzia sortzaileko zentroaren arteko distantzia diren.

Epitrokoidea kurba mota orokorra da eta kasu berezi batzuk hauek dira:

  • Epizikloidea (h = b denean, hau da, kurba sortzen duen puntua zirkunferentzia sortzailekoa denean)
  • Pascalen barakuilua (a = b denean, hau da, bi zirkunferentziak erradio berekoak direnean).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]