Eradan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eradan, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jaunaren Eranskinetan, Gondorreko bigarren Seneskal Erregeordea izan zen. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1999an jaioa, Mardilen "Seneskal Ona"ren semea da. Bere izena, sindarinezkoa da eta "Gizon Bakartia" bezala itzul daiteke.

Eradan, Zaintzapeko Bakea deritzon garaian gobernatu zuen lehen seneskala izan zen, eta sindarinezko izen bat erabiltzen lehena izan zen. Bere aitaren oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2080an eta 36 urtez gobernatu zuen Gondor. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2116an hil zen, eta, bere oinordekoa, bere seme Herion izan zen.


Aurrekoa
Mardil
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2080tik 2116 arte
Ondorengoa
Herion

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]