Erailketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agamemnonen erailketa, Alfred Church idazlearen 1897. urteko Stories from the Greek Tragedians liburuko irudi bat.

Erailketa jakinaren gainean egindako legearen aurkako giza hilketa da. Nahimen horren ondorioz, ordenamendu juridiko gehienetan erailketa eta nahi gabeko giza hilketa bereizten dituzte; eta, askotan, bizitza osoko zigorra edo heriotza zigorra dakar erailketak.[1]

Espainiako Erresumako Zigor Kodeko 139. artikuluan honela azaltzen da delitu hau:[2]

« Hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio beste bat hiltzen duenari, erailketaren errudun gisa, baldin eta hurrengo inguruabarretatik bat gertatzen bada:

1. Maltzurkeria.
2. Prezioa, saria edo hitzematea.
3. Ankerkeriaren bidez ofendituaren mina nahita eta bihotz-gogorrez handitzea.

»


Frantziako Errepublikako Zigor Kodeko 221-1 artikuluan, berriz, honela azaltzen da:[3]

« Le fait de donner volontairement la mort à autrui constitue un meurtre. Il est puni de trente ans de réclusion criminelle.

[Beste bat nahita hiltzea erailketa da. Hogeita hamar urteko espetxealdi zigorra du.]

»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tran, Mark. (2011-03-28). «China and US among top punishers but death penalty in decline» The Guardian (Londres).
  2. Espainiako Erresumako 1995eko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa, Zigor Kodeari buruzkoa, IVAPen webgunean.
  3. (Frantsesez) «article 221-1 du Code pénal» Frantziako Errepublikaren Legifrance webgunea (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.