Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aragorn filmeko protagonistetako bat

Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera (ingelesez: The Lord of the Rings: The Return of the King) 2003an Peter Jacksonek zuzendutako fantasiazko filma da, J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna liburuan oinarrita. 2001eko Eraztunaren Elkartea eta 2002ko Bi dorreak filmekin batera Eraztunaren Jaunaren trilogia sortu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Helm Leizearen batailaren ondoren, Rohango soldaduek, Gandalf, Aragorn, Legolas, Gimli, Theoden eta Eomerrekin batera, Tirith defendatzera ailegatzen dira.

Bitartean, Gollum, Frodo eta Sam bere bidean darraie Boterearen Eraztuna suntsitseko Mordorreko Orodruin mendian.

Balentria asko pasa eta gero, Frodok eraztuna suntsitsea lortzen du Laugarren Aroa sortuz, gizonezkoa hain zuzen ere. Hori zela eta, antzinako aroko protagonistek (hobbitak, elfoak, nanoak...) Erdiko Lurraldeatik ihes egingo dute.

Aktoreak

Bertsio luzatuan agertzen direnak:

Sariak

2004ko urtarrilaren 27an, filmak 11 Oscar irabazi zituen, Titanicek eta Ben-Hur aurretik soilik lortutakoa. Tartean, film onenari, zuzendari onenari, arte zuzendari onenari edo argazkigintza onenari lortu zituen. Film onenaren Oscar Saria lortzeko lehenengo fantasiazko filma zen eta bigarren sekuela The Godfather, Part II filmaren ondoren.

Gainera lau Urrezko Globoak, bost BAFTA eta bi Grammy Sariak lortu zituen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera Aldatu lotura Wikidatan


J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna
Filmak: Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera
Pertsonaia nagusiak
Hobbitak: Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo
Gizonak: Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer
Besteak: Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola
Etsaiak: Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia