Arbil probintzia

Wikipedia(e)tik
(Erbil probintziatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iraken Erbil probintziaren kokapena adierazten duen mapa

Arbil edo Hewlêr (أربيل, Irbil, Erbel edo Arbel bezala ere transkribatua) Irakeko probintzia bat da. Herrialdearen iparraldean dago. Bere hiriburua Arbil da.

Bere hedadura 14.428 kilometro karratukoa da. Kalkulatzen denez, bere gutxi gorabeherako biztanleria 1.134.000 pertsonakoa da, 2001eko azken erroldaren arabera. Batez ere, kurdotarrak bizi dira bertan, arabiar eta turkomandar gutxiengo garrantzitsuak ere badauden arren. 1974tik, Kurdotar Eskualde Autonomoaren zati da. Bere hiriburuak 581.998 pertsonako biztanleria du.

Iparraldean Turkiarekin muga egiten du, iparrekialdean Iranekin (Azarbayjan-e Gharbi probintzia), hegoekialdean Suleimaniya probintziarekin, hegoaldean At Ta'mim probintziarekin, hegomendebaldean Salah ad Din probintziarekin, mendebaldean Ninawa probintziarekin eta iparmendebaldean Dahuk probintziarekin.

Probintzia honetako ekonomia nekazaritzan eta, neurri batean petroleo ekoizpenean oinarritzen da. Oso kaltetua irten zen Saddam Hussein eta irakiar kurdotarren arteko gatazkatik, Nazio Batuek ezarritako zigorrak ez betetzeko eginiko kontrabandoak, tokiko biztanle askori, biziraun eta baita oparotasuna lortzea ere ahaldbidetu diete.

2004ko abuztutik 3.000 soldaduko dibisio korear bat zabaldua dago probintzian bakea mantendu eta bere berreraikuntzan laguntzeko.

Arbil, antzinako Asiriaren erdialdean dago. Arbilen, asiriar erresuma bat egon zen, Adiabene erresuma izenekoa (ܚܕܝܐܒ) duela 2000 urte.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak