Erdialdea (Arrasate)
Erdialdea Arrasateko (Gipuzkoa) auzoa da, hirigune historikoa osatzen duena. Erdi Aroan harresi batek inguratzen zuen udalerria osatzen zuen gune hau, gaur egun ere aztarnak mantentzen dituena. Hiru ate mantentzen dira, besteak beste, gune honetarako sarrera daukatenak: Portaloia (sarrera nagusia), Iturriotz atea eta Zurgin kantoiko atea.
Eduki-taula |
Kaleak [aldatu]
Hiru dira hasiera-hasieratik Arrasateko erdigunea osatzen duten kaleak: Iturriotz, Erdiko kalea eta Ferrerias. Hauez gain, hiru kantoi ere badaude, kale hauek zeharkatzen dituztenak: Zurgin kantoia, Olarte kantoia eta Kanpatorpea kantoia.
Bertan, gainera, herriko plaza ere badago, Iturriotz eta Erdiko kalearen artean kokatuta dagoena eta herriko udaletxea eta Joan Bataiatzailea deunaren parrokia alboetara dituena. Plaza honetan egiten dira herriko ospakizun nagusienak, errementari dantza tartean.
Ateak [aldatu]
Arrasateko erdigunea inguratzen duen harresiak bost ate izan ditu historikoki:
- Gazteluondoko errebalean, Gasteiz eta Gatzaga ingurutik zetozenentzako. Ate hau XX. mende hasieran desagertu zen.
- Zurgin kantoirako sarrera ematen duena, Monterron jauregiaren parean eta Arbolapeta izenez ezaguna den gunearen ondoan kokatuta dagoena.
- Olarte kantoirako sarrera ematen zuena. 1892an desagertu zen ate hau.
- Kanpatorperako sarrera ematen duena.
- Portaloia, guztietan ezagunena dena.
Udal hauteskundeetako emaitzak [aldatu]
2007ko maiatzaren 25ean udal hauteskundeak izan ziren. Egun hartan, 6.141 hautesle zeuden Arrasateko erdialdean (%100), baina 2.181 abstenitu egin ziren (%35,52). Alderdien botoak horrela banatu ziren[1]:
| alderdia | botoak | % |
|---|---|---|
| EAE-ANV | 1.361 | 34,97 |
| EAJ | 798 | 20,50 |
| EB-Zutik | 465 | 11,95 |
| EA | 430 | 11,05 |
| PSE-EE | 338 | 8,68 |
| Aralar | 308 | 7,91 |
| PP | 192 | 4,93 |
| Zuriak | 34 | 0,86 |
| Baliogabekoak | 34 | 0,86 |
| Abstentzioa | 2.181 | 35,52 |
Erreferentziak [aldatu]
| Arrasateko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Bedoña • Erdialdea • Garagartza • Gesalibar • Meatzerreka • Musakola • San Andres • Santa Marina • Udala • Uribarri |
||