Erdialdeko Atlantikoko dortsala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atlantic bathymetry.jpg

Erdialdeko Atlantikoko dortsala Ozeano Atlantikoan, 87º Iparraldeko latitudetik (Ipar Polotik 333 kilometro inguru hegoaldera) Bouvet uharteraino (Antartikatik 1700 kilometro inguru iparraldera) hedatzen den ozeano dortsal bat da, Bouvet uhartean, Dortsal Atlantiko-Indikoa bihurtzen dena, handik ekialdera jarraitzen duelarik. Une horretan, mendebalderantz ere irekitzen da, Eskoziako dortsala eratzeko. Islandia iparraldean, dortsalak, Ozeano Artikoranzko bidea jarraitzen du. Ekuatorera iristen denean, mendilerroa, Fosa Romantxeak iparraldean eta hegoaldean banatzen du, estua bada ere, 7800 metroko sakoneraraino iristen da. Tokiren batzuetan, mendilerroko gailurrak itsasoaren mailatik gorago iristen dira, uharteak eratuz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erdialdeko Atlantikoko dortsala Aldatu lotura Wikidatan