Erdialdeko Sistema

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Espainia eta Portugalgo mendiguneari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erdialdeko Mendigunea (argipena)».

Erdialdeko Sistema[1] (gaztelaniaz eta portugesez: Sistema Central) Espainiako mendigunea da, Iberiar goi-lautada bitan zatitzen duena.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendilerroaren kokapena

600 kilometroko luzera duen mendilerro honek Portugal eta Iberiar mendilerroa lotzen ditu, Iberiar goi-lautada bitan banatuz. Bataz-besteko altuera 1.200 metrokoa baden ere, mendirik altuena 2.592 metroko Almanzor haitza da.

Hona hemen mendebaldetik ekialdera mendilerroa osatzen duten mendikateak:

Mendikatea Kokapena Mendi garaiena Altuera
Serra da Estrela Portugal Torre 1.993 m.
Gatako mendilerroa Cáceres eta Salamanca Jálama 1.493 m.
Frantziako mendilerroa Salamanca eta Cáceres Pico de la Hastiala 1.735 m.
Béjarreko mendilerroa Cáceres, Ávila eta Salamanca Canchal de la Ceja 2.430 m.
Gredosko mendilerroa Ávila eta Cáceres Almanzor haitza 2.592 m.
Horcajadako mendilerroa Ávila Risco de la Umbrela 1.562 m.
Villafrancako mendilerroa Ávila Cerro Moros 2.059 m.
Piedra Agudako mendilerroa Ávila Piedra Aguda 1.817 m.
La Serrota Ávila Cerro del Santo 2.294 m.
Hoyocaseroko mendilerroa Ávila Navasolana 1.708 m.
Paramerako mendilerroa Ávila Pico Zapatero 2.160 m.
Ávilako mendilerroa Ávila Cerro de Gorría 1.727 m.
Ojos Albosko mendilerroa Ávila Cruz de Hierro 1.657 m.
Malagóngo mendilerroa Ávila, Madril eta Segovia Cueva Valiente 1.903 m.
San Vicenteko mendilerroa Toledo Cruces 1.373 m.
Guadarramako mendilerroa Ávila, Madril eta Segovia Peñalara 2.428 m.
Somosierrako mendilerroa Segovia eta Madril Colgadizos 1.834 m.
Ayllongo mendilerroa Segovia, Madril eta Guadalajara Pico del Lobo 2.274 m.
Alto Reyko mendilerroa Guadalajara Alto Rey 1.858 m.
Pelako mendilerroa Guadalajara eta Soria Sima de Somolinos 1.548 m.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erdialdeko Sistema Aldatu lotura Wikidatan
  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-11 .