Erdieroale
Erdieroalea eroankortasun elektrikoa tenperaturaren arabera aldatzen duen substantzia kristalinoa da. Giro-tenperaturan ez dira ez eroale ez isolatzaileak. Tenperatura zero absoluturantz hurbilduz gero isolatzaileak dira. Tenperatura altuetan berriz, eroale onak izatera hel daitezke.
Gehien erabiltzen den material erdieroalea silizioa (Si) da eta ondoren germanioa (Ge). Horrez gain, AsGa, PIn, AsGaAl, TeCd, SeCd eta SCd konbinaketak ere erabiltzen dira.
Bi motatako erdieroaleak daude: n motakoak karga negatiboak eroaten ditu eta p motakoak hutsune elektronikoak ditu
Eduki-taula |
Erdieroale motak [aldatu]
Erdieroale intrinsekoak [aldatu]
Erdieroale intrinsekoak ezpurutasun kontzentrazio txikia duten erdieroaleak dira. Ezpurutasunek ez dute portaera elektrikoan eragin nabarmenik.
Erdieroale estrinsekoak [aldatu]
Material erdieroale intrintseko edo puru bati, ezpurutasun ehuneko bat gehitzen bazaio, edo beste era batean esanda, elementu tribalenteak edota elementu pentabalenteak gehitzen bazaizkio, erdieroale estrinseko bihurtzen da. Prozesu horri dopaketa deitzen zaio eta beraz, erdieroalea dopatua dagoela esaten da.
N motako erdieroaleak [aldatu]
N motako erdieroalea erdieroaleari atomo jakin batzuk dopatuz lortzen da, karga askeen kopurua handitzeko (kasu honetan elektroiak edo karga negatiboak).
Material dopatzailea gehitzen denenan, honek bere elektroirik ahulenak erdieroalearen atomoei ematen dizkie.
P motako erdieroaleak [aldatu]
P motako erdieroalea erdieroaleari atomo jakin batzuk dopatuz lortzen da, karga askeen kopurua handitzeko (kasu honetan hutsuneak edo karga positiboak).
Material dopatzailea gehitzen denenan, erdieroalearen elektroirik ahulenak askatzen ditu. Elektroiak galdu dituzten erdieroalearen atomoak hutsuneak bezala ezagutuak dira.
Erdieroaleen aplikazioak [aldatu]
Erdieroaleak funtsezko osagaiak dira elektronikan. Transistoreak, diodoak eta beste hainbat osagai elektronikoak material erdieroaleen konbinaketaz eginak daude.