Erdiko arteka
Wikipedia(e)tik
Erdiko arteka (antzina Rolandoren arteka) goimailako mamiferoen garunak goi aldean duen zirriztu bat da.
Lobulu parietala eta frontala bereizten ditu eta kortex motorra eta sentsitiboaren mugan dago.
Rolandoren arteka izena Luigi Rolando (1773 - 1831) anatomista italarrarengandik datorkio, Leureten errore baten ondorioz. Luigi Rolandok baino lehenago, 1786an, Felix Vicq d'Azyr neuro-anatomista frantsesak deskribatu zuen, jada, baina Leureten akatsaren ondorioz jaiotako izenak jarraitu egin zuen, gaur arte.