Erdiko puntu (ikurra)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erdiko puntua (· edo ) puntuazio zeinu bat da. Hitzak banatzeko erabiltzen da, zerrenda bat egiteko moduan. Bi mota daude: bata, txikia (·), eta bestea, handiagoa (). Askotan nahasten da puntuarekin, baina hori esaldiaren bukaeran, azken hitzeko azken letraren ondoren agertzen da, beti behean, eta segidan, tartea du, ez darraio letrarik.

Zenbait hizkuntzatan (katalanez, kasu), soinu bereziak irudikatzeko erabiltzen da, hitzaren barnean: adibidez, paral·lel ("paralelo", katalanez, ele geminatuaz).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]