Erdikortxea
Wikipedia(e)tik
Erdikortxea musikan biribil baten hamaseirena irauten duen musika irudi bat da.
Erresuma Batuan eta Kanadan semiquaver (kortxea erdia) deitzen da, eta AEBetan sixteenth note (nota hamaseirena).
Zenbait erdikortxea bata besteagandik gertu eta konpas berean daudenean, plikak bi barra beltz horizontalekin lotzen dira.
Koru musikan, irudi hauek modu bananduan idazten dira, kantatu behar diren silabak adieraziz. Erdi kortxeak, bi isats edo neuma daramatza.
Kortxearen erdia irauten duen musika irudia fusa da.
